EuskoSare > Euskara > Bahia Blancako Argentinako Unión Vascak ENE Saria jaso du
2012-12-03 08:27
Last modified: 2012-12-03 08:51

Bahia Blancako Argentinako Unión Vascak ENE Saria jaso du

Unión Vasca da ENE Saria 2012 jaso duen entitatea. Sari hori urtero banatzen du Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Egunean.

1899 urteko urtarrilaren 29an sortua, 600 bazkide inguru ditu eta Bahia Blancako komunitatearentzat intereseko hainbat ekitaldi antolatzen dituzte. Duela 23 urtetik maila desberdineko euskarazko klaseak ematen dituzte, euskaraz bizitzeko beste hainbat ekitaldi antolatzeaz gain (antzerkia, zinema, jokoak, argitalpenak, irrati saioak, festak… Bere korua, Lagun Artean, hirian den zaharrena da.

Euskara sustatzeko egiten duen lana haurrei zuzendua dago espreski, “Txikiak Euskaraz” taldearekin batez ere (Erakunde Euskal Argentinar Federakuntzak errekonozitua). Azkenik aipatzekoa da Argentinan dauden euskal komunitate lokalak bateratzeko egiten duen lana.

2012. urtean ENE Sariaren zazpigarren edizioa izan da. Urte honetan 13 izan dira Euskal Herritik kanpo euskararen eta euskal kulturaren alde lan egiten duten entitate hautagaiak. Sariaren epaimahaiak emandako irizpenean proposamen kopuru handia eta haien kalitate handia balioetsi ditu.

ENE Saria aitorpen publiko batekin gauzatzen da. Era berean, oraindik zehazteke dagoen egunez, Nestor Basterretxea artistak diseinaturiko anagramaren eskultura-erreprodukzioa banatuko da.

 

ENE SARIA. Saridunen zerrenda

2006: Artaburu Euskaltzale Elkartea. Mar del Plata (Argentina)

2007: Bartzelonako Euskal Etxea. Bartzelona

2008: Eskualdunen Biltzarra­-Association des Basques. Bordele (Frantzia)

2009: The North American Basque Organizations Incorporated

2010: Sustraiak-Erroak Elkartea. Paris (Frantzia)

2011: Hogar Vasco-Euskal Etxea. Madril.


Rate:
http://www.euskosare.org/euskara/bahia_blanca_ene_sariaren_irabazlea_2012/eks_newsitem_view