Agenda

Albisteak

Karmele Jaioren zain Guadalajarako FIL azokan eta Mexiko DFn

2013-12-03 Euskal liburuek zeresana izango dute aurten ere FIL Mexikoko Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan: euskal editoreen elkarteek standa jarri dute ferian; Etxepare Euskal Institutua ere sustapen lanetan dihardu bertan, gaurtik. Bihar Mari Jose Olaziregi Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria eta Institutuaren eskutik doan Karmele Jaio idazlea gehituko zaizkie. Idazleak topaketa ezberdinak burutuko ditu azokan -abenduaren 5ean eta 6an- ikasleekin, irakurleekin eta nazioarteko ipuingileekin. Abenduaren 9tik aurrera Mexiko DFn izango da: hitzaldiak eskainiko ditu UNAM Universidad Autónoma Nacional de México unibertsitatean eta Centro de Creación Literaria Xavier Villaurrutia kultur gune ezagunean. UIA Universidad Iberoamericana Ciudad de México delakoan euskal literaturaren gaineko irratsaio bateko protagonista ere izango da. Programa osoa.

Karmele Jaio

Karmele Jaio

(gehiago…)

Euskararen Eguna Bruselan: Aurelia Arkotxa euskal literaturaz

2013-12-03 Fenêtre Ouverte sur le Pays Basque programa amaierara iristen ari da. Gaur, Euskararen Egunean, Aurelia Arkotxa idazle, irakasle eta euskaltzainak euskarari eta euskal literaturari buruzko solasaldi batean parte hartuko du Bruselako Point Culture gunean, arratsaldeko 19:00etan.  Mintzaldia online emango dute, zuzenean, streaming bidez. Euskaraz egindako zineari buruzko zikloak ere aurrera darrai Cinematek Belgikako Filmategian: gaur bi filme emango dituzte: “80 egunean” (Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño, 2011) eta “Bertsolari” (Asier Altuna, 2010). Azken emanaldian, bihar, “Zuloak” (Fermin Muguruza, 2012) eskainiko dute. Mikel Laboari buruzko erakusketa ikusteko aukera ere bihar arte izango da, La Bellone Maison du Spectacle gunean, eta Juan Mari Beltranek bihar amaituko du bere bira, “Mercredis Percutants” aretoan.

Aurelia Arkotxa. Irudia: Eneko Hiriart

Aurelia Arkotxa. Irudia: Eneko Hiriart

 

(gehiago…)

“Langues/Cultures/Identités” ekitaldia: mugarik ez euskal hizkuntza eta kulturarentzat

2013-12-03 Ostiral gauean Bruselako La Tentation aretoan bildu ziren ikusleak ez zuten sekula horrelakorik entzun: Xabi Payak bertsotan eman zien ongi etorria, euskaraz noski, baina baita gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez ere. Eta inprobisatzen. Donostia 2016 egitasmoaren aurkezpenaren lehen zatia baino ez zen: Itziar Nogeras zuzendari orokorrak eman zituen azalpen gehiago segidan. Etxepare Institutuak eta Jeunesses Musicalesek Euskararen Eguna dela eta bertan antolatutako Fenêtre Ouverte sur le Pays Basque jaialdiaren ekitaldi ofiziala festa bilakatu zen gero Iñaki Plaza & Band euskal taldearekin, euskaraz ere abestu zuten Ialma galiziarrekin eta DJ Misturen nazioarteko folk musikarekin.

Iñaki Plaza & Band eta Ialma taldea

Iñaki Plaza & Band eta Ialma taldea

(gehiago…)

Kukai Dantza konpainiak hankaz gora jarri zuen atzo Grand-Place plaza

2013-12-02 Bruselako Grand-Place plazak kolore euskalduna hartu zuen atzo eguerdian. Aurrena Bruselako Euskal Etxeko “Txalaparta” korua eta “Coral Camerata Auriense” abesbatzek emanaldiak eskaini zituzten. Segidan Kukai Dantza konpainiak aho zabalik utzi zuen plazan bildu zen jendetza, “Gelajauziak” lanarekin.  Baina hori ez zen guztia izan: iluntzean, “Komunikazioa-Inkomunikazioa”, Tanttaka Teatroarekin batera sortutako ikuskizuna eman zute Riches-Claires gunean, oso harrera beroarekin. Bezperako arrakasta ez zen eskasagoa izan: “Sorbatza” eta “Gelajauziak” dantzatu zituzten Engiseko Kultur Gunean, bertan belgiar erakundeetako ordezkariak eta kultur programatzaileak zeudelarik. Ezin hobeto!

 

GP 4

Kukai Dantza: “Gelajauziak” Grande-Place plazan

(gehiago…)

30 hitzordu euskal herri-musikarekin Belgikan, haur eta helduentzat

2013-12-01 Euskal herri-musika eta soinu-tresnak ezagutataztea: horixe izan da, betidanik, Juan Mari Beltran musikariaren eta Oiartzungo Soinuenea guneko sortzailearen jomuga. Euskararen Eguna dela eta Belgikan antolatutako Fenêtre Ouverte sur le Pays Basque programari esker, bere jakinduria harantzago heltzen ari da: azaroaren 23tik, eta abenduaren 4ra, emanaldi didaktikoak eskaintzen dihardu, Ander Barrenetxea eta Andoitz Antzizar musikariekin batera, Bruselako eta Valoniako eskola, kontserbatorio eta kultur gune ezberdinetan. 30 guztira, adin guztietako entzuleen gozamenerako. Irudietan, azaroaren 29an Ecole Singeljin-eko haurrei emandako saioa: zoratzen utzi zituzten.

ESKOLA TXIKI 22

(gehiago…)