Albisteak

Karmele Jaioren zain Guadalajarako FIL azokan eta Mexiko DFn

2013-12-03 Euskal liburuek zeresana izango dute aurten ere FIL Mexikoko Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan: euskal editoreen elkarteek standa jarri dute ferian; Etxepare Euskal Institutua ere sustapen lanetan dihardu bertan, gaurtik. Bihar Mari Jose Olaziregi Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria eta Institutuaren eskutik doan Karmele Jaio idazlea gehituko zaizkie. Idazleak topaketa ezberdinak burutuko ditu azokan -abenduaren [...]

Euskararen Eguna Bruselan: Aurelia Arkotxa euskal literaturaz

2013-12-03 Fenêtre Ouverte sur le Pays Basque programa amaierara iristen ari da. Gaur, Euskararen Egunean, Aurelia Arkotxa idazle, irakasle eta euskaltzainak euskarari eta euskal literaturari buruzko solasaldi batean parte hartuko du Bruselako Point Culture gunean, arratsaldeko 19:00etan.  Mintzaldia online emango dute, zuzenean, streaming bidez. Euskaraz egindako zineari buruzko zikloak ere aurrera darrai Cinematek Belgikako Filmategian: [...]

“Langues/Cultures/Identités” ekitaldia: mugarik ez euskal hizkuntza eta kulturarentzat

2013-12-03 Ostiral gauean Bruselako La Tentation aretoan bildu ziren ikusleak ez zuten sekula horrelakorik entzun: Xabi Payak bertsotan eman zien ongi etorria, euskaraz noski, baina baita gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez ere. Eta inprobisatzen. Donostia 2016 egitasmoaren aurkezpenaren lehen zatia baino ez zen: Itziar Nogeras zuzendari orokorrak eman zituen azalpen gehiago segidan. Etxepare Institutuak eta Jeunesses [...]

Kukai Dantza konpainiak hankaz gora jarri zuen atzo Grand-Place plaza

2013-12-02 Bruselako Grand-Place plazak kolore euskalduna hartu zuen atzo eguerdian. Aurrena Bruselako Euskal Etxeko “Txalaparta” korua eta “Coral Camerata Auriense” abesbatzek emanaldiak eskaini zituzten. Segidan Kukai Dantza konpainiak aho zabalik utzi zuen plazan bildu zen jendetza, “Gelajauziak” lanarekin.  Baina hori ez zen guztia izan: iluntzean, “Komunikazioa-Inkomunikazioa”, Tanttaka Teatroarekin batera sortutako ikuskizuna eman zute Riches-Claires gunean, [...]

30 hitzordu euskal herri-musikarekin Belgikan, haur eta helduentzat

2013-12-01 Euskal herri-musika eta soinu-tresnak ezagutataztea: horixe izan da, betidanik, Juan Mari Beltran musikariaren eta Oiartzungo Soinuenea guneko sortzailearen jomuga. Euskararen Eguna dela eta Belgikan antolatutako Fenêtre Ouverte sur le Pays Basque programari esker, bere jakinduria harantzago heltzen ari da: azaroaren 23tik, eta abenduaren 4ra, emanaldi didaktikoak eskaintzen dihardu, Ander Barrenetxea eta Andoitz Antzizar musikariekin [...]

Txalaparta, MIM museoko 1.517. musika-tresna

2013-12-01 Aurretik alboka, txistua eta danbolina bazituen ere, Bruselako MIM museoak, Europako Musika Instrumentuen museorik garrantzitsuenak, ez zuen txalapartarik bere bilduman. Orain arte: ostiralean Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenagak txalaparta bat dohaintzan eman baitzien. Juan Mari Beltran musikariak eskaini zituen “tresna bat baino gehiago” den horri buruzko azalpenak. Wim Bosmans bildumako zuzendariak esker on [...]

Mikel Laboaren aulkia bete-beteta La Bellone gunean

2013-11-29 Mikel Laboa gertutik ezagutzeko parada izango dute, abenduaren 4ra bitartean, Bruselako La Bellone Maison du Spectacle sorkuntza gunera hurbiltzen diren artista eta bisitariak. EHUko Mikel Laboa Katedrak sortutako erakusketa Etxepare Institutuaren eskutik etorri da Bruselaino. Gaurko zabaltze ekitaldian musikari, poeta, belaunaldien arteko lokarri izan zen euskal artista unibertsalaren itzala goraipatu du Aizpea Goenaga Institutuko [...]

Zinea euskaraz Cinematek Belgikako Filmategian

2013-11-29 Euskaraz egindako zineak ere badu bere tartea Bruselan, Etxepare Institutuak antolatutako ‘Fenêtre Ouverte sur le Pays Basque’ programaren baitan. Euskadiko Filmategiak filme sorta zabala eskaini zion Cinematek guneari, eta haiek lau aukeratu zituzten: Urte berri on amona (Telmo Esnal, 2011), Zuloak (Fermín Muguruza, 2012), Bertsolari (Asier Altuna, 2011) eta 80 egunean (Jon Garaño eta [...]

Euskararen erronkak aztergai Bruselan

2013-11-28 Euskara hizkuntza izan dute gaur mintzagai Bruselan Andres Urrutia Euskaltzainburuak eta Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Etxepare Euskal Institutuak sustatutako «Fenêtre ouverte sur le Pays Basque» programaren baitan. Marta Marin Euskadiren Europar Batasunerako ordezkaria eta Izaskun Bilbao eurodiputatua lagun izan dituzte mintzaldian. Eguneko programan, Juan Mari Beltranek eta bere taldeak Bruselako eskoletan [...]

Iberiar Penintsulako hizkuntza politikak eztabaidagai Madrilgo Complutense Unibertsitatean

2013-11-28 Madrilgo Complutense Unibertsitatean Iberiar Penintsulako eleaniztasunari buruzko jardunaldiak izan ziren azaroaren 25 eta 26an, bertako Euskara Sailak antolaturik eta Etxepare Institutuak sustaturik. Mintegian hizkuntza politiken inguruko gai ugari jorratu ziren: hizkuntzen ofizialtasuna, estandarrak, diru-laguntzak, irakaskuntzako hizkuntza-ereduak, politikarien hizkuntza-maila, etab. Iberiar Penintsulako hizkuntza guztiak izan ziren hizpide: euskara, katalana, galiziera, portugesa, astur-leonera eta gaztelania.

Guztira hamaika [...]