Bidali albistea

Jantzien kodexa, XVI. mendera bidaia koloretsua

Dantzan.com 2013/12/05 13:30

XVI. mendeko Europako hainbat eskualdetako jantzi eta ohiturak erakusten dituen liburu ederra da "Jantzien kodexa". Espainiako Liburutegi Nazionalak digitalizatu eta sarean jarri du, eta bertako irudiez gozatzeko aukera dugu. Badira tartean, dantzako irudi ederrak. Frantzia, Ingalaterra, Holanda, Alemania, Espainia eta Ameriketako irudiak ageri dira besteak beste, eta baita "Nawarra" izenburua daramatenak ere. Hona horietako batzuk:

Gehiago irakurri 2 erantzun daude

Durangoko azokarako dantzazalearen erosketa zerrenda

Dantzan.com 2013/12/04 09:23

Abenduaren 5etik 8ra burutuko da Durangoko 47. Liburu eta Disko azoka, eta ohi bezala, dantzaren inguruan urtean izan diren argitalpen asko bertan erosteko aukera izango da. Hona 2013ko azokarako guk apuntatu ditugu nobedadeak:

Gehiago irakurri

Maritzulik eta Erro Bat-ek eskuratu dituzte Ekimen 2013 sariak

Dantzan.com 2013/12/03 11:05

Euskal Kultura babesten duen Herriarteko Sindikatuak Ekimen izeneko sariak ematen ditu urtero. Aurtengo hiru sarietan, lehen biak dantzako ekimenak izan dira: Maritzuli konpainiaren "San Martineko ezpata-dantza" eta Erro bat taldearen "Ekhikume". Hirugarren saria Ama-2 antzerki taldeak eskuratu du.

Gehiago irakurri

Abenduaren 3a, ospakizunerako eta aldarrikapenerako eguna

Iratxe de Arantzibia 2013/12/02 12:27

Minusbaliotasunaren eta Euskararen nazioarteko egunek bat egiten dutela kontuan hartuta, bi ospakizunak batzen dituen oroimen ekitaldia proposatu du Verdini Dantza Taldeak. Psikodantzan (adimen minusbaliotasuna eta dantza garaikidea batzen dituen modalitatea) Euskadin aitzindaria den taldea eta euskara sustatzen duen elkartea izanik, Verdinik bere proiektua osatzen duten alor desberdinak batu nahi ditu ekitaldi batean, dantzaren adierazpen artistikoarekiko gizarte sentsibilitatea, eta euskal ...

Gehiago irakurri

Soken dantza: gitarraren doinuaz dantzan

Dantzan.com 2013/12/02 11:08

Alvaro Garciak gitarrekin (klasikoa, akustiko eta elektrikoa) dantzarako egindako musika jasotzen du Aiko taldearen disko berriak: Soken dantza. Zenbait doinu herrikoiak badira ere, aire gehienak Alvaro Garcia berak idatzitakoak dira. Abenduaren 14an, Durangoko Plateruenan egingo den Gabonetako dantza-bazkarian egingo da CD berriaren aurkezpena.

Gehiago irakurri

SOS deia Jose Uruñuela Dantza Kontserbatoriotik

SOS Dantza Uruñuela 2013/11/29 09:58

Gasteizko José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa ixteko arriskuan dago Gasteizko Udaleko gobernu taldeak zerga ordenantzaren egindako proposamena dela eta. Proposamen horretan Ikasketa Profesionaletako tasetan %525eko igoera proposatzen du, hau da, hilabetero 120eurotik 630 euro ordaintzera pasako ginela.

Gehiago irakurri

Haritz 40 urte Elgoibarren

2013/11/28 15:50

Haritz euskal dantzari taldearen 40. urteurrena ospatzeko jaialdia. Debako Gure Kai, Iruñeko Duguna, Eibarko Kezka, Galdakaoko Andra Mari, Donostiako Argia eta Portugaleteko Elai Alai. Elgoibarko Herriko antzokia. 2013-11-23. Argazkiak Iñaki Zugasti

Argazki guztiak ikusi

Albiste gehiago

Albiste gehiago

Carlos Iturrioz: Celda
Jira galduak Silk Stockings filmean Erantzun 1 dago
Dantzari azkarrak: Usain Bolt vs Michelle Jenneke
Whitey's Lindy Hoppers: Hot Chocolate 1941 Erantzun 1 dago
Bideo gehiago [+]
Twitter

Babestu dantzan.com

Blogak
« Abendua 2013 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
Agenda

Bidali hitzordua

Herrien Arteko XVII. Folklore Jaialdia Abanto, Las Carreras herriko pilotalekua 2013/12/08 12:30 23:59
Mikel Aranburu Urtasun: Paloteados en la Ribera Iruñea, Euskokultur mintegia 2013/12/11 18:30 23:55
Errusiako Ballet Nazionala: Intxaur-hauskailua Gasteiz, Principal antzokia 2013/12/11 20:30 23:59
Russian Classical Ballet: Zisneen lakua Bilbo, Campos Eliseos antzokia 2013/12/12 20:00 23:55
CND en Punta´s Donostia: Kursaalgo Auditorioa 2013/12/13 20:00 23:59
Russian Classical Ballet: Intxaur-hauskailua Bilbo, Campos Eliseos antzokia 2013/12/13 20:00 23:55
Aiko erromeria Durango, Plateruena Kafe Antzokia 2013/12/14
Sabin Egiguren: Una vida para la danza tradicional Iruñea, Euskokultur mintegia 2013/12/14 11:00 23:59
Kukai-Tanttaka: Komunikazioa-Inkomunikazioa Arrasate, Amaia Antzokia-Zinema 2013/12/14 19:30 23:59
Cielo Raso: Karaoke Donostia, Gazteszena 2013/12/14 20:00 23:55
Lesley Telford: Paperezko hormak Bilbao, La Fundición 2013/12/14 20:00 23:59