Euskal kultur erakundea
Sortze hori instituzioen diru partaidetzari esker burutu da. Hauetan dira kultur ministeritza, Akitania eskualdea, Departamendua eta 146 herri biltzen dituen euskal kulturaren aldeko herriarteko sindikata.
Araudien arabera, Euskal kultur erakundeak euskal eta euskarazko adierazpenak bultzatzen dituzten artisten eta 150 bat elkarte partaideren egitasmoei ematen die lehentasuna.
Hogei'ta programa
Datozen urteetan, Euskal kultur erakundeak gazteen kultura dinamiken erakusle izango diren sorkuntza eta adierazpide artistiko lagundu nahi ditu «Hogeita» programaren bidez. Epe ertain eta luzerako, EKEk gogoeta bat abiatu nahi du ere bere partaideekin, ondarearen transmisiorako tresna iraunkorren sortzeari buruz. Gehiago jakin
Kultura ekintzak eta egitasmoak
Sortu denetik Euskal kultur erakundeak bi funtzio handi betetzen ditu: kultura egileen egitasmoen sustengatzea baita ekintza zuzenak eramatea zonbait alorretan, halanola ondaregintzan, ikusgarrigintzan, animazio edo dibulgazio mailan. Bestalde EKE-k urte anitzetako programak kudeatzen ditu ere. Gehiago jakin
Kultura politika publikoen arragoan
Euskal kultura gehiago politika publiko ezberdinetan sartzeko helburuarekin, erakundeetako partaideek Euskal kultur erakundeari eginkizun berri bat eman die: hiri, herri-elkargo, eskualdeko egitura publikoetako arduradunen laguntzea politika publikoak zehazterakoan. Euskal kultur erakundeak daukan jakinduriarekin eta/edo bateratzen dituen kultura aktoreen bitartez, xede hartzen du euskal kulturaren inguruan ikerketen egitea, erakundeetako arduradunen aholkatzea politika publikoen finkatzen eta bideratzen, lurralde bakoitzeko kultura aktoreekin batera.