Interneteko albistegia

"Naturaltasunez", edo euskara ETB2an txertatu beharraz

Erabiltzailearen aurpegia blogak.goiena.net | gaur : 10:33 | automatikoa

ETB2 euskararekiko inpermeablea dela pentsatzea beste garai bateko kontua da. Kanal hori da gaur egun euskaldunengana heltzeko ikus-entzunezko tresnarik indartsuena. Nola desaprobetxatuko dugu! Horregatik, Tribuaren berbak saioaren aitzakian, euskara kanal guztietan integratzen joateko taktikak eta teknikak aplikatzen hasi beharra dago. Amunarrizen programa bereziki egokia dela horretarako? Ados nago. Eta, berandu baino lehen hasi beharko litzateke pentsatzen, euskararen izaera, erabilera eta indarra nola moldatu daitekeen euskara nagusi ez den familia eta jende multzoetara iristeko.

Guztia irakurri (blogak.goiena.net) »»

Aurkitu duena

urtzi urrutikoetxea @urtziurruti | 2014-02-09 17:22

Guztiz ados "@EdortaArana : ETB2 euskararekiko inpermeablea dela pentsatzea beste garai bateko kontua da. blogak.goiena.net/hamaika/2014/0…

Publizitatea

Bikien, hirukien gurasoen elkarteratzea

| gaur : 09:38

Bikien/hirukien guraso zara? Zure esperientzia beste bikien/hirukien gurasoekin elkarbanatu nahi duzu?  TTiKLiK! ELKARGUNEAn zu bezalako  gurasoekin solasaldi irekia antolatu dugu. Apirilak 5, goizeko 11:00tan.

Ikastaroa: Probatu zure euskara-maila eta probatuz trebatu

| 2014-02-08 : 12:53

Elhuyarrek Probatu zure euskara-maila eta probatuz trebatu on line ikastaroa emango du UEUn. Patxi Petrirena Elhuyarreko itzultzaile, zuzentzaile eta trebatzaileak emango du ikastaro hau,  maiatzaren 5etik 30a bitartean  (20 ordu). Matrikulazio-epea martxoaren 3a arte egongo da zabalik.

Gorrotoaren itzala

| 2014-02-08 : 11:14

Badatoz berriz Emilio Mola Vidalen oinordeko napartarrak (faxistak) erasoan. Eta ez da orain arte geldi egon direlako, ez. Euskaldunok ez gara egonean egotekoak, berez ibili, ari edo jardun egiten dugu, baina hauek ere ez dakite atzerapausorik egiten, zuzen-zuzen (euskararen) heriotzaraino...nahi lukete bidea.

Imanol Ubeda (Bide Ertzean): "Dena bizi izan dugu perspektiba politikotik, baita maitasuna ere"

Erabiltzailearen aurpegia paperekoa.berria.info | 2014-02-08 : 09:28 | automatikoa

Barrutik. Hortik atera ohi zaie Imanol eta Joni Ubeda anaiei atzera begiratzea. Familiak bizitakoek bultzatu zituzten Non dira diskoan (2006) 36ko gerran sakontzera, eta senide baten hilketa izan da 77 diskoaren abiapuntua. Historia, orokorra eta partikularra, kantuaren mesedetan betiere. «Kantari batek bere garaiaren eta bere bizipenen kronika egiten du kantuekin, diskoekin». 77-n kronika hori oso lotua ageri da Franco hil ondoren Euskal Herrian piztutako itxaropenari, baina baita trantsizio hartan izan ziren baina zerrenda ofizialetan agertu ez diren biktimen oroimenari ere. Sebastian Goikoetxea Mariezkurrenari kasu. «Osaba Sebas 1977an hil zuten kontrol batean [Nikolas Mendizabal Zaharra-rekin batera], eta urtero ekartzen dugu gogora. Hil zuten tokian elkartzen gara urtero».

Guztia irakurri (paperekoa.berria.info) »»

Aurkitu duena

Marijo Deogracias @desplazatua | 2014-02-07 07:59

77ko egarri, grina, indar, gosearen falta dugu, @bidertzean by @mikellizarralde kcy.me/yuey @berria. Gaur @espaloia-n

Gaijartzailearen webgune berritua

| 2014-02-07 : 15:45

Gaijartzailaren webgune berria, osaGAIz betea dator. Saio eta txapelketetako gaiak, egiturak, gomendioak, bertsonal trainer, eguneko gaia textuz eta irudiz, aholkugairitza, bloga... www.gaijartzailea.com.

Bertxioa bertso saioa: Amets Arzallus + Miren Amuriza + Twitter

| 2014-02-07 : 09:39

Otsailaren 13an, ostegunez, arratsaldeko 18:00etan, bertso ekitaldi berezia egingo da MUko Eskoriatzako campusean: "Bertxioa" bertso saioa. Ekitaldi horretan, Amets Arzallus 2013ko Bertsolari Txapelketako irabazleak eta Miren Amuriza bertsolari eta HUHEZIko ikasle ohiak kantatuko dute Twitter bidez entzuleek jarritako gaien gainean.

Xiberuko kultur haizeak Azpeitian, asteburuan

| 2014-02-07 : 08:32

Zuberoan duten kultur errealitatea, sormen prozesuen dinamika, partekatzeko modua, euskararen erabilera...asko dugu ikusteko, asko entzuteko. Partekatu, bide eman, elkarlana sustatu eta batik bat Euskal Herriaren beste txoko batetan kultur jarduna nola bizi duten ulertzeko asteburua antolatu dugu otsailaren 7tik 9ra.

"Erantzun", Maddalen Iriartek, Arkaitz Bellonen heriotza dela eta

Erabiltzailearen aurpegia noticiasdegipuzkoa.com | 2014-02-06 : 13:21 | automatikoa

HILIK agertu da preso bat Espainiako kar-tzela batean. Elorrioko Arkaitz Bellon. Ziegan aurkitu omen dute hilotz. Hori dio Espainiako gobernuak. Eta horretarako gaitasunik izan ez arren, berehala erantsi nahi izan dute herio-tzaren kausa naturala izan dela, itxura batean. Estatu batek, bere burua Estatu demokratiko-tzat badauka, bere esku dauzkan herritarren ardura osoa dauka. Estatu bat, batez ere bere burua Zuzenbide estatutzat baldin badauka, preso dauzkan herritarren bizi-baldintza eta osasun-egoeraren erantzule zuzena da. Ez da posible preso bakar bat hilik agertzea bere ziegan. Ez da onargarria. Eskandalu bat da.

Guztia irakurri (noticiasdegipuzkoa.com) »»

Aurkitu duena

Joxe Juan Ugalde @joxe_juan | 2014-02-06 09:06

Oso ona @maddaleniriarte-ren artikulua, Noticias tadeko egunkarietan, Arkaitz Bello presoaren heriotzaz "Erantzun".bit.ly/1kXO1fP

"Ikus-entzunezko fikzioa euskaraz", Iñaki Iñurrieta Labaien

Erabiltzailearen aurpegia 31eskutik.com | 2014-02-06 : 12:24 | automatikoa

Ikus-entzunezkoen paisaia erabat aldatu da ordutik hona; orain, euskarazko telebista aukeratxo bat da beste ehunen artean. Horrexegatik komeni zaigu ditugun baliabideak –tartean, bikoizketa– hobeto erabiltzea. ETBko filmak tokiko telebistetara iristea, Zinema Euskaraz bideoklubetara, Filmografia Unibertsala bilduma izatea… Urtzi Urrutikoetxeak aipatzen zuen eredua –Europako beste zenbait herrialdetakoa: filmak-eta jatorrizkoan eta azpidatzita ikustea– motz geratuko litzaiguke guri; bikoiztutakoak ere behar ditugu: han bertako hizkuntza askoz egoera normalagoan bizi da, arnasgune gehiago ditu.

Guztia irakurri (31eskutik.com) »»

Aurkitu duena

31eskutik @31eskutik | 2014-02-04 07:05

Ikus-entzunezko fikzioa euskaraz wp.me/p1SYwA-1gn

Aurrekoak ››