Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal zinema

Euskal zinema

Euskal kultur erakundeak eta Etxepare Institutuak elkarrekin ekoizturik, Joxean Fernández-ek idatzitako "Euskal zinema" dibulgazio liburua argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Zinema"Zinemak Euskal Herrian izan duen historiara hurbiltze guztiz sintetikoa da hau, eta zinemagilerik garrantzitsuenei erreparatzen die, euskal zinemak hastapenetatik gaur egun arte egin duen mende oso batetik gorako ibilbidean zehar. Ez du lan honek gaiari buruzko analisi kritikoa edo ikerketa berritzailea izateko asmorik; hori etorkizunean espezialistek –Lopez Etxebarrietak, Unsainek, Zunzunegik, De Pablok, Roldan Larretak eta bestek– egin beharko dute, hau baino askoz ere obra zabalagoen eta zehatzagoen bidez. Beraz, lan hau abiapuntua baino ez denez, ez litzateke harritzekoa askok izen eta izenburu bat baino gehiagoren falta sumatzea, hemen aipatutakoak bezain garrantzitsuak direla iritzita; eta, agian, justifikaziorik ere izango du horrek, baina gogora ekarri beharra dago Etxepare Institutuak argitaratutako bilduma honentzat aurreikusi den nahitaezko luzerak omisio mingarriak eskatzen dituela, bestela ezinezkoa bailitzateke adostutakoa betetzea. Ezer baino lehen, barkamena eskatzen dut, beraz. Travelling azkar honek, lehen plano luzeegirik izango ez duena ezinbestez, euskal zinemaren hastapenak zeharkatuko ditu, aro mutua bukatu zen arte; Gerra Zibilaren hasieraraino eramango gaitu gero, eta horren ondorioz egindako euskal propaganda zinematografikoaren ahalegina erakutsiko digu; segidan, errepresio frankistak eragindako basamortutik igaro eta diktaduraren azken agonia-garaiko itzartze ausartan barneratuko gara, eta euskal zinemaren izaerari buruzko trantsizio-garaiko eztabaidak errepasatuko ditugu. Azkenik, 90eko hamarkadako sortzaileen zerrenda aztertuko dugu, gaur egungo errealitate anitzera iritsi arte."

Joxean Fernández
Euskal Filmategiko zuzendaria

Kattalin Totorikak itzuli du frantsesera, besteak beste Euskal Filmategiko zuzendaria den Joxean Fernandéz donostiarraren jatorrizko testua.

"Euskal zinema" edizio berezia dohainik deskarga daiteke PDF formatuan, Etxepare Institutuaren webgunean baita Euskal kultur erakundearen atarian ere.

Xehetasunak

Elkarrizketa: Joxean Fernandez

Joxean FernandezJoxean Fernandez (1973, Donostia) Euskadiko Filmategiko zuzendaria da. Zinemaldiko zuzendaritzako kide, Nantesko unibertsitateko irakasle, zinemaren historian aditua da. Etxepare institutuak galdeginik, euskal zinearen historia laburtu du liburuxka batean, hiru hizkuntzatan argitaratua EKEren laguntzarekin. Iragana eta etorkizuna hobeki ulertzeko, gure zinegintza biluztea onartu du elkarrizketa batean.
Elkarrizketa irakur

Webografia
Akitania eskualdeko laguntza ikus-entzunezko ekoiztetxeei

Akitaniako ikus-entzunezko eta zinema ekoiztetxeek Eskualdeko kontseiluari egin diezaioketen laguntza-galdearen azken epea 2014ko martxoaren 26a arte luzatua da.

Tags:

Nontzefilmak lehiaketa 2014

Nontzeberri.com kultura webguneak Internet bidezko Nontzefilmak Zinema eta Animazioko Film Laburren Lehiaketa antolatzen du Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren (FANT) laguntzaz. Lanak zinemakoak edo animaziokoak izango dira; azken horretan animazio teknika guztiak onartuko dira: 3D, Flash, stop-motion… Bost minutura arteko lanak aurkeztu ahalko dira ere aurten. Lanak aurkezteko epea: 2014ko martxoaren 28a.

Tags:

Euskal Herriko zinema egileak Bartzelonan dira | 2014-02-19, Berria.info

'El método Arrieta', 'Euskara jendea', 'Asier ETA biok', eta 'Encierro 3D' emango dituzte Zinemaldia.Caten. Zinemaldia.Cat-ek, euskal zinemaren Bartzelonako jaialdiak, aurrera jarraitzen du, eta aste honetan lau film hauek eskainiko ditu.

Tags:

Filmak euskaraz | EITB Zinema euskaraz

30 film euskaraz ikusteko ekimena duzu hau, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta eitb.com atariaren elkarlanari esker.

Tags:

'Nomada TX' filma, doan eta Interneten eitb-n | 2014-02-18, Telebista online, EITB nahieran

Sormen-dokumentala eta road movie-aren artean kokatzen den filma da hau. Kontatzen duen istorioak Igor Otxoa eta Harkaitz Martinez de San Vicentek izandako desio bat du abiapuntu: txalaparta topagune bihurtzea.

Tags:

Gehiago…