Euskara, gure hizkuntza
Euskalduna da euskara dakien gizon edo emaztea. Jatorria oraindikotz ezezaguna baldinbada ere, Europako hizkuntzetarik zaharrenetarikakoa da, indo-europartarren aitzinekoa.
Gaur egun, ezbaian biztanleen %30a euskaraduna da. Egoera kezkagarria izan arren, euskararen berreskuratzeko indar haundiak eginak dira, eta beste Europako erkidegoetan bezala, elebitasuna azkartuz doa.
Euskara ez da bakarrik familiako intimitatearen hizkuntza. Erakaskuntzan, prentsan, entzun-ikusezkoetan, eta internet sareetan uhinkatzen da.
Kultura adierazpen berritzaileek egunero aberasten dute, eta ahozko literatura bera bizi- bizian dago, kantuaren, antzerkiaren edo ipuien bitartez. Nolaz ez aipa bertsularitzaren arte paregabea, eta honek jendeengan dakarren tirria, belaunaldi guziek gozatzen dutelarik nasaiki.
- Sareko zonbait baliabide
-
Euskaltzaindia
Euskal hizkuntzaz arduratzen den erakunde ofiziala da Euskaltzaindia (1919). Mintzaira horri buruzko ikerlanak egiten ditu, berori babestea du xedetzat, eta Euskaltzaindiak eman ohi ditu hizkuntzaren normalkuntzarako arauak.
Tags: euskara eu webografia
-
EEP - Euskararen Erakunde Publikoa - Euskal Herria -
Erakundearen eginkizunak hauek dira : euskararen aldeko hizkuntza politika publikoa eta hitzartua asmatzea, definitzea eta obratzea. Behar diren finantza baliabideak bermatzea, bere egitasmoan ezarri dituen ekintzak edo obralari batzuekin hitzartu dituenak gauzatzeko.
Tags: euskara eu webografia
-
"Euskararen historia laburra" - Iván Igartua & Xabier Zabaltza | Etxepare Institutua
"Euskararen historia laburra" - Iván Igartua & Xabier Zabaltza | Etxepare Institutua - 2012
Tags: eu bibliografia webografia euskara
-
Azkue Fundazioa
"Euskara sarean josten" lemapean Azkue Fundazioak interneten, teknologi berrien bitartez, euskaraz lan egin nahi du, dagoen ekimenak bultzatuz, aplikazio eta zerbitzu berriak sortuz.
-
EIZIE
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen webgunea.
Tags: euskara eu webografia