Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Hameka Euskaraz

Hameka Euskaraz

2014/03/03

Martxoaren 9an, igandez, Hameka karrikako arteen fabrikak eta Kanboko Accords elkarteak Hameka Euskaraz deitu euskal antzerkiaren inguruko arratsaldea antolatzen dute. Karia hortara, Ipar eta Hego Euskal Herriko hiru antzezlan ikusgai izanen dira Kanboko AIEC aretoan.

Gehiago irakurri

Dantza, Kontserbatorioaren euskal kulturaren egunaren ardatz

Dantza, Kontserbatorioaren euskal kulturaren egunaren ardatz

Maurice Ravel Kontserbatorioak, Euskal Kultur Erakundeak eta Iparraldeko Euskal Dantzarien Biltzarrak martxoaren 8an Hendaian elkarrekin antolatuko duten "Euskal kulturaren eguna"-ren karietara, behako berezia emanen zaio euskal dantzari, adierazpen artistiko hau joan den irailaz geroztik garatua baita kontserbatorioko erakaskuntza programetan.

Gehiago irakurri

Iparraldea Bertan ! zikloaren 13. edizioa Donostian

Iparraldea Bertan ! zikloaren 13. edizioa Donostian

Martxoaren 5etik 26ra, Iparraldea Bertan ! zikloaren 13. edizioa iraganen da Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. Euskal kultur erakundeak proposatu ekitaldien artean, kontzertu batzu Maddi Oihenart & Jérémie Garat, Beñat Achiary edo Nahia Zubeldia-rekin eta mintzaldi bat Eneko Bidegain idazle eta irakaslearekin. Martxo osoan ikusgai izanen den Hitz-Enea argazki erakusketa ahantzi gabe.

Gehiago irakurri

Hartzaro 2014

Hartzaro 2014

2014/02/24

Otsailaren 26tik martxoaren 4a arte, Hartzaro festibalaren 18. edizioa ospatuko da Uztaritzen. Herri Soinu elkarteak hainbat animazio eta ikusgarri antolatuko ditu, Hartza gai nagusitzat ukanen duen jaialdi honetan.

Gehiago irakurri

"Akitania.eus" zikloa Cenon herrian

"Akitania.eus" zikloa Cenon herrian

2014/02/23

Bordele ondoko Cenon herriko Le Rocher de Palmer aretoak eta Euskal kultur erakundeak "Akitania.eus" zikloa antolatzen dute martxoan zehar. Lau hitzorduren bidez, euskal kulturaren gaurkotasuna erakustea dute xede.

Gehiago irakurri

Otsail Ostegunak 2014

Otsail Ostegunak 2014

2014/02/22

Urte guziz bezala, Zabalik elkarteak Otsail Ostegunak deitu mintzaldi zikloa antolatuko du Donapaleun. Aurten, hiru mintzaldi izanen dira otsailaren 6, 13 eta 20an. Otsailaren 27an aldiz, Topagunea federakuntzarekin batera euskararen erabilera soziala bultzatzeko tailerra prestatuko dute.

Gehiago irakurri

Eñaut Etxamendirekin idazle topaketa Biarritzeko mediatekan

Eñaut Etxamendirekin idazle topaketa Biarritzeko mediatekan

2014/02/18

Eñaut Etxamendi, idazle jakintsuak poesia eta bere idazlan bildumak aipagai izanen ditu otsailaren 22an, 16:00etan Biarritzeko mediatekan. Luzien Etxezaharreta izanen du elkarrizketatzaile.

Gehiago irakurri

Euskal kultura Italiako Modenako liburu azokan

Euskal kultura Italiako Modenako liburu azokan

Euskal kultura eta batez ere euskarazko literatura Modenako liburu azokako gomita berezia izanen da otsailaren 22tik 23ra. Itxaro Borda idazlea eta Pantxoa Etchegoin EKE-ko zuzendaria hizlari gisa arituko dira karia hortara.

Gehiago irakurri

"Itsasturiak" erakusketa Zarautzen

"Itsasturiak" erakusketa Zarautzen

2014/01/24

Euskal kultur erakundeak ekoiztu "Itsasturiak" erakusketa Zarautzeko Sanz Enea Kultur Etxean izanen da ikusgai 2014ko otsailaren 6tik martxoaren 30era. Hendaiako eta Donibane Lohizune/Ziburuko portuko marinelen bizia lekukotasun eta artxibo dokumentuen bidez ezagutzeko parada ezin hobea.

Gehiago irakurri

Mursego eta Barbarossa taldeen kontzertua Saran

Mursego eta Barbarossa taldeen kontzertua Saran

Otsailaren 16an, igande arratsaldeko 17:00etan, Usopop elkarteak kontzertu berezi batera gomitatzen gaitu. Sarako Santa Katalina kaperan, ezohiko bi musika talde preziatzen ahalko dira: Londresetik etorriko den Barbarossa eta bere hirugarren diskoa lehen adikotz ipar Euskal Herrian aurkeztuko duen Mursego eibartarra.

Gehiago irakurri

Ipuinaldia Ixabel Millet-ekin Hendaiako Mediatekan

Ipuinaldia Ixabel Millet-ekin Hendaiako Mediatekan

Otsailaren 8an, larunbat goizeko 11:00etan, urteko lehen euskarazko ipuinaldia iraganen da Hendaiako Herriko Mediatekan. Karia hortara, Ixabel Millet kontalariak Galtzagorriak dantzan ikuskizuna aurkeztuko die 4 urtetik goitiko haur eta burasoei.

Gehiago irakurri

Hartza Altzoan festibala Uztaritzen

Hartza Altzoan festibala Uztaritzen

2014/01/21

Otsailaren 7tik 9ra, Herri Soinu elkarteak Hartza Altzoan festibala antolatzen du Uztaritzen. Haurrei zuzendu heziketa artistiko eta kulturalaren inguruko festibal berri hau,  Hartzaro festibalaren atarian kokatu dute antolatzaileek.

Gehiago irakurri

Topaketa Paxkal Bourgoin-ekin Biarritzeko Mediatekan

Topaketa Paxkal Bourgoin-ekin Biarritzeko Mediatekan

2014ko otsailaren 1ean, larunbat goizeko 10:30etan, Biarritzeko Mediatekak Paxkal Bourgoin idazle eta marrazkilaria errezebituko du, Dogomuso neska txiki ilustrazio liburuaren inguruko topaketa batentzat. Hitzordu hori 5-10 urteko haurrei zuzendua da. Sartzea urririk izanen da.

Gehiago irakurri

2014ko maskaraden garaia, Zalgizetik Irurira

2014ko maskaraden garaia, Zalgizetik Irurira

Aurtengo maskaradak, Zalgize eta Iruriko gazteek emanen dituzte otsailetik maiatza arte. Hamalau agerraldi izanen dira denetan. Lehena otsailaren 2an Zalgizen iraganen da eta azkena maiatzaren 10eko asteburuan Irurin. Bi emanaldi horien artean, Xiberuko beste hamabi herritan ibiliko da.

Gehiago irakurri

2013. urtea euskal kulturari begira, irudiz irudi

2013. urtea euskal kulturari begira, irudiz irudi

Iparraldean, 2013. urtean zehar, euskal kulturaren arloan iragan diren gertakari batzu nahi izan ditugu agerian eman molde berezi batez, irudi batzuen bidez, Pinterest sare ezaguna baliatuz. Parada ezinhobea, behako batez, hemengo bizi kulturalaren aberastasunaz ohartzeko. Goresmenak elkarteei eta artistei!

Gehiago irakurri

Oskorri Kantatuz Izpuran

Oskorri Kantatuz Izpuran

2014/01/07

2013ko urrian Aldudeko eliza bi aldiz bete ondoan, oraingoan Oskorri Kantatuz kantaldia Izpurako Faustin Bentaberri gelan preziatzen ahalko da 2014ko urtarrilaren 12an, 15:30etatik goiti. Bertan, Euskal Herriko kantari eta talde andana batek bizkaitar talde famatuaren kantuak bere moduan eskainiko dituzte. Kontzertua, Irulegiko Irratiaren alde antolatua da.

Gehiago irakurri

"Txapelketan, zaflakoa hartu dut, baina ikasgaia ere"

"Txapelketan, zaflakoa hartu dut, baina ikasgaia ere"

2014/01/07

Odei Barroso (1987, Urruña, Lapurdi) dagoeneko bertsulari ezaguna da. Bertsu-irakaslea eta 2zio rap taldeko kidea ere bada. Xilabako txapeldunordeak Euskal Herriko azken Bertsulari Txapelketa Nagusian parte-hartu du, baina zapore gazi-gozoarekin atera da handik, finalaurreko lehen txandan. Beste proiektu batzuen artetik, Donibane Lohizuneko baratze botanikoak atsedena emanen dio 2014ko udazkena arte...

Gehiago irakurri

Olerkariei deialdia "Hatsaren Poesia 2014" liburuarentzat

Olerkariei deialdia "Hatsaren Poesia 2014" liburuarentzat

Senpereko Hatsa elkarteak dei egiten die olerki bat edo gehiago "Hatsaren Poesia 2014" olerki bilduman agertarazi nahi duten idazle guziei. Ekarpenak berantenaz 2014ko urtarrilaren 15eko egin behar dira.

Gehiago irakurri

Olentzero ohituraren ulertzeko gakoak

Olentzero ohituraren ulertzeko gakoak

"Olentzeroren lagunak" elkartearekin partaidetzan, Euskal kultur erakundeak Olentzerori buruzko bere web atala garatu du. Ezagut ezazu itxaropenezko mezua dakarren pertsonaia mitiko horren egiazko aurpegia.

Gehiago irakurri

Eguberri garaiko kantu batzuen partiturak

Eguberri garaiko kantu batzuen partiturak

2013/12/19

Gure webgunean aterpetua den Joseph Maris harmonizatzaile-moldatzailearen partitura fondoan Eguberri garaiko kantu batzuen partiturak atxeman daitezke hala nola Olentzero, Hator hator... Bi, hiru edo lau ahotsetako kantu hauek gitarra eta beste musika tresnen akordioez osatuak dira.

Gehiago irakurri

Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]