Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal antzerkigintza

Euskal antzerkigintza

Luzaz talde amateurrak bakarrik izan ondoan, orain profesionalak ere agertu dira. Hautatzen dituzten testuak euskal idazleenak ala egokipenak dira (Brecht, Réza, Koltès...).

''Libertimenduak'' - Donapaleu (2012 - cc-by-sa Nahia Garat)

Bestalde hor dugu euskal antzerki herrikoi zaharrena den Pastorala, kanpoan emana eta kantatua.
Urtero, Zuberoan, herri oso batek pastorala bat antolatzen du.

Gaur egun, sail horretan, esperientzia berriak eramanak dira.

Antzerkia agertzen da ere maskaradetan eta kabalkadetan.

Antzerki mota frango

Antzerki mota anitz badira Euskal Herrian. Gehienak aspaldikoak dira eta zaila da jakitea nondik heldu diren.

Antzokietatik kanpo ematen diren emanaldietan, bereiz daitezke :

  • Xiberuko pastorala, kanpoan ematen den euskal antzerki herrikoiaren mota landuena.
  • Maskarada : antzerki mota hau ere kanpoan antzezten, kantatzen eta dantzatzen da. Xiberukoa da eta ihauteri garaian egiten da.
  • Toberak.

Barneko antzerkia 1920. urteen hastapenetik goiti garatu da Euskal Herrian. XIX. mende ondarrean, Martzelino Soroa donostiarrak, antzerki obra onak idatzi zituen, molde klasikoan. 1960. urteaz geroztik, euskal idazle batzuek (Antonio-Maria Labayen, Piarres Larzabal, Telesforo de Monzon, Iñaki Begiristain, Imanol Elias, Daniel Landart, Guillaume Irigoyen, Mattin Irigoyen, Pantzo Hirigaray, Antton Luku...) bai eta idazlan arrotzen itzulpenek aberastu dute euskal antzerkigintza.

Baliabideak
www.teatro-testuak.com

Euskarazko teatro testuak biltzen dituen webgunea (euskaraz sortuak, itzulpenak, bakarrizketak...).

Tags:

Eskena | Euskadiko Produkzio Eszenikoen Enpresa Elkartuak

ESKENA Euskal Autonomia Erkidegoko antzerki arloko produkzio enpresarik garrantzitsuenak biltzen ditu.

Tags:

Euskal Aktoreen Batasauna

Euskal Aktoreen Batasuneko webgunea. Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian 18 eta 70 urte bitarteko aktoreak biltzen ditu elkarteak.

Tags:

"Antzerti" aldizkaria

Euskal antzerkigintzaren historian erreferentzia nahitaezkoa da Antzerti aldizkaria. Orotara 47 egileren lanak aurki daitezke aldizkarian eta guztira 76 antzerki-lan.

Tags:

Sü Azia

Zuberoako Sü Azia elkartearen webgunea. Lan-ardatzak: ondarea eta euskara. Pastoralen inguruko testuak eta dokumentuak. Albisteak (maskaradak e.a.).

Tags:

Maskaradak eta buhameak

Xiberoko maskaraden eta tziganoen arteko harremanak aztertzen dituen webgune elebiduna. Hebentik kolektiboaren eskutik.

Tags:

Gehiago…
Iparraldeko euskal antzerki munduko eragileak

Iparraldeko euskal antzerkigintzako eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (artistak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...).

Piarres Larzabal

Piarres Larzabal (1915-1988)Piarres Larzabal apez-idazle azkaindarrak eragin handia ukan du euskal antzerkiaren historian eta eraberritzean. Bere ibilbidea eta obra ezagutu

Interneten
Donostia Antzerki saria 'Lingua Nabajorum' antzezlanarentzat | 2014-03-05, Berria

Tartea Teatro eta Ez Dok Hiru Bikoteatroko kide Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek pozez hartu dute XIV. Donostia Antzerki saria: «Sari honek erakusten du antzerkian komedia ez dela genero txikia».

Tags:

Antton Luku: "Larzabal traditzen dut poxi bat haren sekretuak salatuz" | 2014-03-01, Berria.info

Gazte batek erran dio: "Ez du idudi liburu bat. Iduri du mintzo zarela". Hori da egin nahi izan duena Libertitzeaz (Pamiela) liburuaren idazle, irakasle eta ikerlari baxenabartarrak (Kalifornia, 1959). Denbora eskatu dio ahots horren aurkitzeak. Funts aldetik, euskal kultura ez-euskaldunei ezagutzeko premiaz ari direla zenbait, haren iduriko hori "luxu" bat da: "Hobe genuke euskaldunei ezagutaraztea eta praktikaraztea".

Tags:

Antton Luku: "Antzerkia entsegu aretoetan dagoen giroa da, eta hor diren eztabaidak" | 2014-02-25, Argia

Antton Luku idazle eta antzerkigileak Libertitzeaz (Pamiela, 2014) saiakera ondu du berriki. Joxe Angel Irigarai argitaletxearen izenean mintzatu delarik, liburu erreferente eta abiapuntutzat jo du Lukuren lana. Antzerkia zer den, bere esparrua norainokoa den eta espazio sortzaile horretan garrantzia zerk hartzen duen azaldu du Lukuk, post-it moduko oharrei forma emanez.

Tags:

Gehiago…