Zerbitzuak

Zerbitzuak

Euskararen normalizazioa eta erabilera sustatzeko zerbitzua

Enpresa, administrazio zein erakundeetan euskararen erabilera sustatzeko jarduerak eta zerbitzuak eskaintzen dizkizugu.

Aholkularitzan, metodologia parte-hartzailean eta etengabeko hobekuntzan oinarritzen gara hizkuntzaren erabilera areagotu eta era sistematiko batean kudeatzeko prozesua abian jartzeko.

  • Egoeraren diagnostikoak
  • Planaren diseinua eta garapena
  • Planaren jarraipena eta ebaluazioa
  • Hizkuntzaren Kudeaketa Sistema
  • Euskararen erabilera informala sustzeko eusLiderrak egitasmoak
  • Hizkuntzen garrantziari buruzko hasnarketarako hitzaldiak
  • Etorkin gazteak euskal mundura erakartzeko GUGAZte egitasmoa
  • Neurrira eta beharrizanetara egokitutako planak

AHIZE hizkuntza aholkularitza zerbitzuaren katalogoa

AHIZEren bezeroak

Harremanetarako:
Txarles Ranero
Tel: 944 159 512 / 663 015 525
Txakur kalea 1, 5.
48005 Bilbo

ahize@aek.org

 

Euskaltegitik kanpo euskaraz hitz egiteko mintzapraktika egitasmoak

Batzuetan zaila izaten da euskaltegian ikasitakoa kalean erabiltzea. Horretarako hainbat arrazoi daude: konfiantza falta, lotsa, ingurune erdalduna... Eta denok badakigu erabiltzen ez dena ahaztu edo galdu egiten dela.

Horretaz jabeturik, duela urte batzuk AEK-k abian jarri zituen euskara praktikatzeko hainbat programa eta ekintza: mintzalagun, berbalagun, hiketalagun, gurasolagun... Horrela, zure herriko mintzapraktika egitasmoren batean parte hartuz, euskaltegitik kanpo euskara praktikatzeko aukera eskaintzen dizugu.

Harremanetarako:
Tel: 902 362 294
praktikatu@aek.org

webgunea: www.praktikatu.org

facebook: praktikatu aek

twitter: @praktikatu

Euskara ikasleentzako hilabetekaria

AIZU! euskaraz idatzitako aldizkaria da, euskara ikasten ari den edota euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen ororen lagungarri. AEK-k argitaratu eta doan banatzen du hilero bere ikasleen artean. Ikasleentzat ez ezik, euskara irakasleentzat ere eskolarako material iturri garrantzitsua da.

AIZU! aldizkariak urtean hamar ale kaleratzen ditu (hileko bat, abuztuan eta urrian izan ezik), eta batez ere gizarte eta kultura gaiak lantzen ditu, erreportaje, elkarrizketa eta albiste laburren bidez. Komikiak, denbora-pasak eta euskal gramatikaren inguruan sortzen diren zalantzak argitzeko txokoa ere biltzen ditu bere orrietan, eta AEK-ko ikasleek egindako lantxoak ere argitaratzen dira tarteka-marteka. Testu guztiak daude euskara errazean idatzita eta hiztegi sarreratxoen laguntza dute, hitz eta egitura zailenak ulertu ahal izateko. Guztira, hilean 11.000 aletik gora banatzen dira ikasle, irakasle eta harpidedunen artean.

AEK-ko ikasleek doan jasotzen dute aldizkaria euskaltegian, baina harpidetza bidez ere jaso daiteke norberaren etxean, irakurle ororentzako moduko aldizkaria baita. Horretarako helbide elektroniko edo telefono honetara jotzea besterik ez dago: juanma-e@aek.org edota 943 327 172.

30 urte baino gehiago lanean

AIZU! aldizkariak 30 urte bete zuen 2011ko abenduaren 1ean. Euskara ikasleei laguntzeko asmoz jaio zen, ikas-prozesuan zebiltzanek irakurgaiak izan zitzaten, kioskoan horrelakorik topatzen ez zutelako.

Sortu, lagun talde batek sortu zuen 1981ean. Aitzindariak Deustuko Unibertsitateko zenbait ikasle izan ziren, haietako batzuk euskara ikasten ari zirenak. Euskararen arloan hutsune handi bat sentitzen zuten, euskaltegitik kanpo ez baitzuten euskara lantzeko aukerarik.

Gauzak horrela, agerkaritxo bat ekoizteari ekin zioten, artisau eran. Hasiera batean ez zeukaten inolako loturarik AEKrekin: koordinakundea ezagutzen zuten eta, agian, haietakoren bat AEK-ko ikaslea izango zen, baina besterik ez. Nekez egiten zuten aurrera, ordea, eta bi urtez jardun ostean koordinakundeari eskaini zioten hasitako proiektuarekin jarraitzea. 1983ko azaroan atera zen AEKren lehenengo AIZU!, 3. Korrikarekin batera. Harrezkero, AEKren baitan egin du bere ibilbidea.

Harremanetarako:
Eñaut Mitxelena
Tel: 943 327 172
Iztueta kalea 3, behea
20001 Donostia

aizu@aek.org

www.aizunet.org

Kulturgintza: itzulpengintza eta zuzenketa zerbitzua

AEKren Kulturgintza zerbitzuak gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniarako itzulpen idatziak egiten ditu. Eskarmentu eta espezializazio handiko lantalde batek dihardu mota guztietako testuak itzultzen: teknikoak, artistikoak, legalak, merkataritzakoak, irakaskuntzako arlo guztietakoak... Lan bakoitza egiteko prozedura egokiena bezeroarekin adosten da, betiere zerbitzuaren kalitatea eta eraginkortasuna bermatuta.

Itzulpen idatziak ez ezik, aldibereko interpretazioa ere jorratzen da. Hortaz, Kulturgintzak esperientzia handia du itzulpena beharrezkoa den hitzaldi, bilera eta abarrean.

Tarifak:

1.Itzulpen idatziak (gaztelania-euskara/euskara-gaztelania)

0,0095 € jatorrizko testuaren karaktereko, zuriuneak barne (1.800 karaktere = orrialde 1).
Gutxieneko salneurria 17,10 €.
Diagrama eta marrazkiak dituzten testuek edota Word formatukoak ez direnek, %15eko gainordaina. Gutxieneko salneurria 12,5 €.
Excel = 0,35 € lerroko.
Power Point = 0,55 € diapositibako.

2. Euskarazko testuen zuzenketa


Gutxieneko salneurria 6 € orrialdeko (1.800 karaktere = orrialde 1). Testuaren espezializazio maila, lana entregatzeko epea edota jatorrizkoaren kalitatea kontuan hartuta, gainordaina egon daiteke. Edonola ere, lanaren inguruko egutegia eta salneurria aldez aurretik hitzartuko dira bezeroarekin.

3. Aldibereko interpretazioa (gaztelania-euskara/euskara-gaztelania)


Bi itzultzaile, 38€ orduko eta itzultzaileko, gehienez 7 ordu.
Dietak aparte (0,30€ kilometroko eta 7€ bazkariko).

*Lan guztiei legez aplikatu beharreko BEZ (%21) gehituko zaie.

* Presazko lanek %35eko gainordaina izaten dute.

 

Kulturgintzaren bezeroak

 

Harremanetarako:
Usoa Alberdi
Tel: 944 159 512 / 663 194 343
Txakur kalea 1, 5.
48005 Bilbo

kulturgintza@aek.org