Atzean geratu dira udako oporrak eta Argentinako euskal etxeak euren betiko erritmoa ari dira hartzen pixkanaka. Poliki poliki euskara ikasle eta irakasleak ere ari dira berriro ikasgeletara bueltatzen, euskararekin hasi edo jarraitzeko. Euskara Munduan programaren baitan, euskal erakunde anitzetan eskainiko dira aurten ere eskolak; eta baita hainbat Hezkuntza Eskola eta Unibertsitatetan ere. EuskalKultura.com-eko artikulu honetan klaseen ordutegi eta egoitzen zerrenda.
2014/03/20

Gehiago Irakurri…

Brasilgo Insaurriaga familiak hirugarren Bilkura egingo du apirilaren 9an Monte Bonito herrian
Rio Grande do Sul Euskal Etxeak aditzera eman duenez, datorren apirilaren 9an Brasilgo Insaurriaga Familiaren Hirugarren Bilkura egingo da Monte Bonito herrian. Eugenino Jose Insaurriaga birraitona 1840 urtean Brasilera heldu zenean hasi zen familiaren adar honen istoria. Iaz egin zuten bilkuran 70 senitarteko baino gehiago bildu ziren. Rio Grande do Suleko Euskal Etxeak Brasilgo euskaldunei euren familiaren istoria ikertzeko eta horrelako topaketak antolatzeko laguntza eta sostengua emateko asmoa agertu du.
2014/03/20

Gehiago Irakurri…

"Asier ETA biok" filma apirilaren 9an estreinatuko da Buenos Airesen, BAFICI Zinemaldiaren baitan
Buenos Aireseko Nazioarteko Zine Independentearen Zinemaldiak herri anitzetako obrak batzen ditu urtero. 16. edizio honetan, euskal jatorriko pelikula bat ikusi ahal izango da apirilaren 3an hasiko den programan. Aitor eta Amaia Merino zuzendari donostiarren 'Asier ETA biok' apirilaren 9, 10 eta 12an proiektatuko da hiriburuko zine aretoetan, horretarako propio etorriko den Aitor Merino zuzendaria lagun. "Asier ETA biok" dokumentalak Aitor Merino zuzendariaren eta ETAkide izandako Asier Arangurenen arteko lagun harremana kontatzen duela.
2014/03/19

Gehiago Irakurri…

Berri Txarrak euskal taldeak Estatu Batuetan bira egingo du datorren apirilaren 8tik aurrera
Gorka Urbizu eta bere mutilek sei kontzertu eskainiko dituzte Estatu Batuetako mendebaldean zehar eta zazpigarren bat New York hirian datozen asteetan. Bira honetan 2011ko azaroan Ross Robinson ekoizle ospetsuarekin grabatu zuten “Haria” izeneko estudioko lanik berriena aurkeztuko dute zuzenean.
2014/03/19

Gehiago Irakurri…

Sara Pagola eta Hiriko Kabinete burua euskal standeko bisitari Buenos Airesko Gizatalde Patioan
Berrogeitik gora kolektibitatek hartu zuten parte joan den larunbatean hiriburu argentinarreko Mayo Etorbidean Sukaldaritza Patioaren edizio berri batean. Azken bi urteetan bezala, euskal kolektibitateak bi ordezkari izan zituen ekitaldian, Laurak Bat eta Euskaltzaleak erakundeak. Ehunka lagunek bisitatu zuten gunea eta ehunka ere bertaratu ziren euskal txokora janariaren usain gozoak eta musika eta dantza ikuskizunek erakarrita. Bisitarien artean, Hiriko Kabineteko Burua den Horacio Rodriguez Larreta eta Eusko Jaurlaritzaren Ordezkari Sara Pagola.
2014/03/18

Gehiago Irakurri…

Albiste gehiago…
azkenErantzunak
Euskal Inauteriak Parisen Aitzol Azurtza, 2014/03/08
Zorionak Xabier!!! JIE, 2013/12/30
Goian Bego JIEL, 2013/12/26
Diasporarekiko sentsibilitatea Amaya Aguirre, 2013/12/25
euskaletxeak.net
Kargatzen...
euskaletxeak.net
ArgazkiGaleria
New Yorkeko Euzko Etxeak Columbus Day Parade izeneko desfilean parte hartu zuen Mendeurreneko ekitaldien azken egunean (2013ko urriaren 14ean). Euskaldunen ordezkaritzaren aurreneko pankarta zen iruditakoa. Ezkerrean Julen Abio eta bere alaba, elkarteko kide oso aktiboak biak, ageri dira, pankarta heltzen; eskubian, aldiz, Teodor Azurtza, Parisetik etorria Mendeurrenean parte hartzeko (argazkia EuskalKultura.com)
argazki gehiago
 

bisita