Brasilgo Insaurriaga familiak hirugarren Bilkura egingo du apirilaren 9an Monte Bonito herrian

Brasilgo Insaurriaga familiak hirugarren Bilkura egingo du apirilaren 9an Monte Bonito herrian

Rio Grande do Sul Euskal Etxeak aditzera eman duenez, datorren apirilaren 9an Brasilgo Insaurriaga Familiaren Hirugarren Bilkura egingo da Monte Bonito herrian. Eugenino Jose Insaurriaga birraitona 1840 urtean Brasilera heldu zenean hasi zen familiaren adar honen istoria. Iaz egin zuten bilkuran 70 senitarteko baino gehiago bildu ziren. Rio Grande do Suleko Euskal Etxeak Brasilgo euskaldunei euren familiaren istoria ikertzeko eta horrelako topaketak antolatzeko laguntza eta sostengua emateko asmoa agertu du.

Gehiago Irakurri…

EKEk eta Azkue Fundazioak abian jarri dute Irudimena! lehiaketaren 4. edizioa

EKEk eta Azkue Fundazioak abian jarri dute Irudimena! lehiaketaren 4. edizioa

2014/03/18

Irudimenari astintzeko gogoa baduzu, aukera polita eskaintzen dizu Euskal Kultur Erakundeak (EKE) eta Azkue Fundazioak abian jarri duten lehiaketak. "Irudimena" izena du eta laugarren edizioa da aurtengoa. lehiaketan parte hartu nahi dutenek honako erronkari aurre egin beharko diote: Euskal Herriko soinu mapatik ateratako bederatzi soinuen artean bat aukeratu eta horretan oinarrituta soinu berri bat, euskarazko testu bat edo irudi bat egitea.

Gehiago Irakurri…

Mikel Ezkerro: “Ipar eta Hegoaldeko euskaldunak herri berekoak direla Argentinako deserrian konturatu ziren”

Mikel Ezkerro: “Ipar eta Hegoaldeko euskaldunak herri berekoak direla Argentinako deserrian konturatu ziren”

2014/02/17

Iker Blas kazetariak Argentinatik blogean Mikel Ezkerrori elkarrizketa egin dio. Ezkerro Argentinako euskal diasporako kide ezaguna da eta urteak daramatza euskal kulturari buruz dakien guztia --eta ezta gutxi-- zabaltzen bertako euskaldun eta euskaltzaleen artean. Gizon nekaezina, Argentinako euskal etxe gehienetan izan dela apustu egingo genuke, hitzaldiren bat ematen, lagunak bisitatzen edo euskal kultura zabaltzen. Jarraian Iker Blasen elkarrizketa jaso dugu.

Gehiago Irakurri…

Abian dira Boiseko ostegunetako euskal hitzorduak: Basque Block Thursdays

Abian dira Boiseko ostegunetako euskal hitzorduak: Basque Block Thursdays

Iragan otsailaren 6an abian jarri ziren Boisen "Basque Block Thursday" delakoak, ostegunero hiriko euskal auzo historikoan egingo diren euskal kultur ekitaldiak. Hiriko euskaldunek sustariko ekimena dira asteroko hitzordu hau, helburu argi batekin: Boiseko euskal komunitateari ostegunero doako kultur jarduera batean parte hartzeko aukera ematea. Iragan ostegunean musika eta kanta saioa egin zen Basque Museum & Cultural Center-en eta lagun asko bertaratu ziren, giroaz gozatzera. Ondoren, festak Leku Ona jatetxean jarraitu zuen, Amuma Says No taldearen kontzertuarekin.

Gehiago Irakurri…

Jose Gutierrez txistulari: 'Dantzaldi batean musikaria zuzenean aritzea ikuskizunaren funtsezko zatia da'

Jose Gutierrez txistulari: 'Dantzaldi batean musikaria zuzenean aritzea ikuskizunaren funtsezko zatia da'

2014/02/12

Argentinako euskal musikaren erreferente handienetako bat da zalantzarik gabe. Jose Maria Gutierrez txistulari eta danbolin jotzaileak ia berrogei urte daramatza dantzariei laguntzen: Buenos Airesen, Accion Vasca-Laurak Bat-eko gazteekin; nazio mailan, Euskal Asteetako Plaza Dantzan parte hartzen duten euskal etxeetako neska-mutilekin. Euskal Herriko publikoa ere ez zaio arrotza egiten Bahia Blancako musikariari. Izan ere, Donostiako Konstituzio Plazan aurkeztu zen 1982an, talde argentinar batekin. EuskalKultura.com-eko artikulu honetan, txistulari baten pasadizo, erronka eta iritziak, Jose Maria Gutierrezen eskutik.

Gehiago Irakurri…

Urtarrilaren 21ean itzuliko gara

Urtarrilaren 21ean itzuliko gara

2014/01/03

Urtero garai honetan egiten duen bezala, EuskalKultura.com-ek urtarrileko lehenengo asteetan buletina eten eta barne-lanak egiten emango ditu datozen egunak. Gure erredakzio nagusia Donostian dagoenez, eta aurten San Sebastian eguna, urtarrilaren 20a, astelehena denez --jai-eguna Donostian-- urtarrilaren 21ean, asteartea, hasiko da iristen berriz ere buletina harpidedunen postontzietara. Bitartean, gure ohiko telefono eta posta helbideetan izango gaituzu lanean. Urte Berri On!

Gehiago Irakurri…

Quebecetik Urruñara, Adelaide Daraspek Diasporako euskal artisautza saltzen du Martxuka izeneko dendan

Quebecetik Urruñara, Adelaide Daraspek Diasporako euskal artisautza saltzen du Martxuka izeneko dendan

2013/12/31

Pertsona alaia eta bizia da Adelaide Daraspe urruñarra, berbalapikoa, egiten duen edozertan poza eta kemena jartzen duten horietakoa. Quebec-en ikasi omen zuen jarrera baikor hori: "Kanadan oso irekiak dira. Goizean atera etxetik eta kalean, dendetan, denekin hitz egiten duzu", esan dio EuskalKultura.com-i. Zazpi urte eman zituen Montrealen, eta Quebeceko Euskaldunak elkarteko presidente lanetan ibili zen. Etxera bueltan, Martxuka izeneko denda ireki du Urruñan eta Diasporako eta Euskal Herriko artisauen lana ezagutzera ematea du helburu.

Gehiago Irakurri…

Ainoa Irazusta argentinarra: "Dezepzio latza izan zen hemen Diasporari buruz inork gutxik dakiela ikustea"

Ainoa Irazusta argentinarra: "Dezepzio latza izan zen hemen Diasporari buruz inork gutxik dakiela ikustea"

2013/12/24

Ainoa Irazusta euskalargentinarrak ETBko "Pregunta al Lehendakari" saioan parte hartu zuen joan den ostiralean eta bertan honako galdera egin zion Iñigo Urkulluri: "Diasporak autodeterminazioaren alde paper garrantzitsua duela uste al duzu?". Grabazioaren ostean partehartzaile askok Diaspora zer demontre ote den galdetzen ziotela dio, etsituta, Bahia Blancako euskal etxean hazi den neska honek. Ainoaren familia elkarte horretan buru belarri aritu da lanean beti, euskal kulturaren alde. Euskal Herrira bizitzera etorri zenean konturatu zen hemen Argentinako euskaldunen berri inork gutxik zuela, eta dezepzio handia izan zela dio.

Gehiago Irakurri… [ Erantzun bat ]

Olentzerori gutuna idazteko oraindik? Idatzi, jolastu eta disfrutatu interneten eskuragarri dituzun joko hauekin

Olentzerori gutuna idazteko oraindik? Idatzi, jolastu eta disfrutatu interneten eskuragarri dituzun joko hauekin

2013/12/19

Oraindik Olentzeroren gutuna idazteko zaretela etxean? Lasai, garaiz zabiltzate, internetek gainera makina bat aplikazio, jolas eta webgune eskaintzen ditu horretarako gainera! Aldiz, etxeko lanak garaiz egin eta gutuna aspaldi idatzi eta bidali zuen horietakoa bazara, Gabon Gaua heldu arteko tartea arintzeko hona hemen etxeko txikien jolasteko marrazki, joko, ipuin eta mozorroak egiteko zenbait ideia eta webgune.

Gehiago Irakurri… [ 2 erantzun ]

Joseba Andoni mutikoaren aldeko sostengu kanpainak Miamitik Euskal Herriko prentsara jauzi egin du

Joseba Andoni mutikoaren aldeko sostengu kanpainak Miamitik Euskal Herriko prentsara jauzi egin du

2013/12/16

EuskalKultura.com-ek egin zuen bezala, Deia egunkariak ere jaso du Miamiko Euskal Etxeak Joseba Andoni mutiko bakioarraren aldeko sostengu kanpainaren berri. Zortzi urteko gazteak istripu larria izan zuen hamaika hilabete zituela eta harrezkero osasun eta garapen arazoak izan ditu. 2007az geroztik Miamin bizi da, hango ospitale batean tratamendu berezia egiten. Orain, terapia berri eta oso garesti bat egin behar du eta, horri aurre egin ahal izateko, Miamiko Euskal Etxeak diru-bilketa kanpaina abiatu du. Atlantikoz bestalde abian jarri den ahaleginaren berri eman zuen atzo Deiak, jarraian laburtuta eta euskaratuta jaso dugun artikuluan.

Gehiago Irakurri…


bisita