Zertarako katalogo bat?
Iparraldeko artista, konpainia edota taldeen sorkuntza lana hobeki ezagutzera emateko. Katalogo hortan, hedapenerako pentsatuak izan diren sorkuntzak sartuak izan dira bakarrik. Euskal kulturari lotuak diren emanaldiak agertzen dira.
Nori zuzendua da?
Ikusgarri edo emanaldien aurkezpenak antolatzen dituztenei zuzendua da, izan elkarte, herriko etxe, hedatzaile, programatzaile, festibala antolatzaile, …
Zer sorkuntza mota?
Ikusgarrigintza arloan sartzen diren diziplina artistiko desberdinak aurkituko dira : dantza, antzerkia, zirkoa, performantza artistikoak. Sorkuntza hauek amaturrek edota profesionalek eramaten dituzte. Zerrenda hori etengabe eguneratzen dugu, sorkuntza berrien egutegiaren araberan. Azpimarratzekoa da Euskal kultur erakundeak diruz edo teknikoki laguntzen dituen sorkuntzak direla bereziki aurkeztuak hemen.
Nola erabili?
Lehen informazio iturri bat da katalogo hau. Zuzenean sorkuntzaren egilearekin harremanetan sartu beharko da datu gehigarrien eskuratzeko. Horretarako sorkuntza bakoitzaren fitxan harremanetarako lotura bat agertzen da.
Gainerateko informazioentzat gurekin harremanetan sartu :