Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Saioa hasi

Lanbide Heziketako Institutu Publikoen Elkartea

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Zikloak

Zikloak

Heziketa zikloak modulutan (irakasgaitan) banatuta daude, eta, modulu horien bidez, modu kualifikatuan lan egiteko trebatuko zara hautatzen duzun lanbidean.

 

Bi mailatako Heziketa zikloen artean aukeratu dezakezu:

Ikasketa horiek eginez gero, lortu ahal izango duzun titulazioak ageriko balio profesionala izango du, lan­munduko premien arabera ezartzen baitira ikasketen edukiak.

Moduluek ordu kopuru jakin bateko iraupena dute, zikloaren arabera, eta ikastetxean ematen dira, Lantokiko Prestakuntza deritzan modulua izan ezik. Izatez, ziklo guztietarako nahitaezkoa den modulu hori enpresan egiten da, eta etengabeko Ikaskuntzako Programaren bitartez (Leonardo da Vinci, Erasmus) atzerrian egin ahal izango duzu (diru­laguntzak emango zaizkizu horretarako). Horrenbestez, Heziketa Zikloaren azken hilabeteak enpresa batean praktikak egiten emango dituzu.

Heziketa zikloen iraupena ere aldakorra da: ikasturte bat eta hiruhilabete batetik bi ikasturtera bitartean; nolanahi ere, gehienak bi ikasturtekoak dira.

Sarbide Proba

LH Gida