Zure kualifikazio-maila hobetu nahi baduzu eta erregimen arrunteko programazioaren ordutegia betetzerik ez baduzu (matrikula ziklo osoari dagokio) prestakuntza-zikloa
moduluka (irakasgaiak) egiteko eta modulu horiek banan-banan ziurtatzeko aukera duzu,
Eskaintza Partzialaren bitartez.
BALDINTZAK
- Zuzeneko modalitatea.
- 18 urtetik gorako pertsonei zuzendua, betiere erdi-mailako edo goi-mailako zikloetara igarotzeko baldintzak betetzen badituzte edo erdi-mailako edo goi-mailako zikloetara igarotzeko dagokion sarbide-proba gainditu badute (egin nahi duzun/dituzun modulua/k erdi-mailako edo goi-mailako prestakuntza-ziklokoa den kontuan izanik)
- Bertaratzea derrigorrezkoa da.
- Ordutegia: zure premietara egokituko da.
- Matrikula: egin nahi duzun/dituzun moduluaren/moduluen arabera.
- Lanbide-modulu hori edo horiek gaindituz gero, ziurtagiri akademikoa eta lortutako konpetenmtziei gehitzeko akreditazio partziala lortuko dituzu.
Erdi-mailako edo Goi-mailako Prestakuntza-zikloetan sartzeko baldintzak betetzen ez badituzu eta Lanbide Heziketako zikloetan aritu nahi baduzu, Lanbide Heziketako Prestakuntza-zikloetarako sarbide-proba gainditzeko prestatu ahal izango zara Eskaintza Partzialaren bitartez.
Ikaslan Gipuzkoako ikastxeen Eskaintza Partziala
ADMINISTRAZIOA
ELEKTRIZITATEA ETA ELEKTRONIKA
- ERAIKUNTZA ETA OBRA ZIBILAK
- FABRIKAZIO MEKANIKOA
- INFORMATIKA
INSTALAZIOA ETA MANTENIMENDUA
- OSASUNGINTZA
- GIZARTE- ETA KULTUR ZERBITZUAK
Erregulazio eta kontrol sistema automatikoak (GM)
Arreta Sozio-sanitarioa (EM)