Euskal kulturaren albiste haria

"Soinujolearen semea" antzezlanaren aurkezpena Baionan

2014/04/14

  • Antzerkia

Bilbon, Gasteizen, Donostian, Madrilen eta Iruñean aurkeztua izan ondoren, Tanttaka antzerki taldeak egin Bernardo Atxaga-ren Soinujolearen semea eleberriaren egokipena Baionako Antzokian ikusten ahalko da heldu den apirilaren 15ean, arratseko 20:30etatik goiti. Emanaldi hau, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin antolatua da.

 [+]

31. Idazleen Biltzarra Saran

2014/04/13

  • Literatura

2014ko apirilaren 21ean, Bazko astelehenez, 31. Idazleen Biltzarra ospatuko da Saran. Ehunta hogei idazle bertan izanen dira beren liburuak izenpetzeko prest. Manex Pagola, Erramun Bachoc eta Patrice Rouleau izanen dira aurtengo omenduak.

 [+]

Hitzaditza diktaketaren 9. edizioaren emaitzak

2014/04/12

  • Euskara
  • Lehiaketak

Euskal kultur erakundeak eta AEK elkarteak "Hitzaditza" euskarazko diktaketaren 9. edizioa antolatu dute apirilaren 12an, larunbatez, 9:30etan, Baionan. Parte hartzaileak hiru multzotan banatuak izan dira. Emaitzak sarean dira!

 [+]
Albiste gehiago

Elkarrizketak

Katixa Dolhare-Çaldumbide

"Bizitzak eskaini erronken aitzinean, hitzak izan daitezke ihardukitzeko armak"

  • Literatura

Katixa Dolhare-Çaldumbide (1982, Ezpeleta, Lapurdi), literaturan aditua da. Ikerle Bordeleko unibertsitatean, irakasle ere bada Baxenabarreko kolegio eta lizeotan. Hemendik goiti, idazle ere deitu beharko da, aurtengo Gazteluma beka irabazirik, "Biribilgune" eleberria plazaratu berri baitu. Luma oparo eta begia zorrotz, gure gizarte hau jorratu du, munduan zehar, Euskal Herrikoa huts egin gabe.

 [+]

Maika Etxekopar

"Gure Hamlet, oholtzatik ere sortu da"

  • Antzerkia

Maika Etxekopar (1987, Gotaine-Irabarne, Xiberoa) antzerkilaria, kantaria eta musikaria da. Dantzan ere badaki. Amaren Alabak kantari taldean egin zen ezagun, eta, azken bi urteotan, Le Petit Théâtre de Pain tropan dabil, antzezle profesional bilakatzen. Dejabu eta Artedrama konpainiekin batera, Shakespearen obra ospetsuena eskaintzen dute azken hilabeteotan, Euskal Herriko txoko gehienetan: Hamlet, gaur eta hemen.

 [+]

Denis Laborde

“Euskaraz ez mintzatzearen mina daramat ene baitan”

  • Bertsularitza
  • Kantua - Musika
  • Ondarea

Denis Laborde (1959, Baiona, Lapurdi) etnologoa da, CNRS-eko ikerketa-zuzendari, EHESS-eko ikasketa-zuzendari, eta Frantziako Fundazioko kultura batzordekide. EKE-ren aspaldiko kolaboratzailea, munduko musiken ikerketa-zentro bat eraiki nahiko luke Baionan. Bere ibilbide aberats bezain kaotikoaz aritu da hemen, ironiaren urratsetik.

 [+]
Elkarrizketa gehiago
"Irudimena" lehiaketa

Irudimena 2014Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak "Irudimena" sormen lehiaketaren 4. edizioa antolatzen dute maiatzaren 16a arte.
Parte hartu!

Harpidetu!

Gure newsletterak dohainik eskuratzen ahal dira emailez:

1/ Publiko zabalari zuzendutako euskal kulturaren agenda eta albisteak (astean behin): Harpidetu

2/ Kultur eragileei zuzendutako albiste profesionalak (hilabetean behin): Harpidetu

Agenda
  • Ikastaroak
  • Euskara
Euskara ikastaldiak Noiz arte: 2014/04/18
  • Ikuskizunak
  • Antzerkia
Ttanttaka Teatroa "Soinujolearen semea" 2014/04/15
  • Hitzaldiak
  • Aste kulturala
"Herrian bizi, herria bizi arazi" gogoeta gaualdia 2014/04/18
  • Ikuskizunak
  • Bertsularitza
  • Literatura
  • Musika
Gabrielen lekua 2014/04/19
  • Kontzertuak
  • Musika
H-Eden 2014/04/19
  • Animazioak
  • Maskaradak
Maskarada Barkoxen 2014/04/20
  • Ikuskizunak
  • Kontzertuak
  • Dantza
  • Musika
Korrontzi & Oinkari 2014/04/20
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Goraki 2014/04/21
  • Ekitaldiak & festibalak
  • Literatura
Euskal Herriko 31. Idazleen Biltzarra 2014/04/21
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Itsasoa 2014/04/21
  • Animazioak
  • Euskal kultura
Haurren Eguna Noiztik: 2014/04/22 Noiz arte: 2014/04/23
  • Hitzaldiak
  • Natura ondarea
Jokin Zaldunbide "Sendabelarrak" 2014/04/24
  • Ikuskizunak
  • Antzerkia
  • Musika
Mikel Laboari 2014/04/26
  • Ikuskizunak
  • Antzerkia
Euskalduna naiz eta arraro nago ! 2014/04/26
  • Animazioak
  • Maskaradak
Maskarada Urdiñarben 2014/04/27
  • Kontzertuak
  • Musika
Damba 2014/04/27
  • Ekitaldiak & festibalak
  • Euskal kultura
Nafarroaren Eguna 2014/04/27
  • Ekitaldiak & festibalak
  • Kultura trukaketa
Xarnegu Eguna 2014 Noiztik: 2014/04/29 Noiz arte: 2014/05/03
Hitzordu gehiago