GERNIKAKO BATZARRETXEA

Bizkaiko herrien batzarleku izan da Gernika mendeetan zehar. Antxina eleizateek ordezkariak bialtzen ebezan Gernikara Jaurerriaren arazoez eztabaidatzeko. Gernikako Aretxaren ondoan batzen ziran eta batzarroi Bizkaiko Batzar Nagusi eritxen. Batzarrok 1876. urtera arte egin ziran, urte horretan kendu euskuezan-eta Foruak, hau da, Bizkaiak bere buruari emondako berariazko legeak.

Gernikako Batzarretxeko Batzar-Aretoa

Ordurik aurrera 102 urte egon ginan Batzar Nagusi barik, 1979.ean berreskuratu genduzan arte. Urte horretan hasten da, bada, foru-erakunde honen bigarren aldia.

Batzarrretxea eta Gernikako Aretxa gure herriaren historiaren ikur biziak dira. Batzarretxea Bizkaiko erakunderik gorenaren egoitza da eta foru-aretxaren ondoan dago. Gernikako Aretxa Euskal Herri guztiko herrialdeen topagune da, muga politikoak gainditu eta kultura eta etnografia-ohitura berezi eta aberatsen jabe dan herri honen alkarleku.

Gernikako Batzarretxeko planoa

Gernikako Batzarretxea ALLENDE SALAZAR Z/G. 48300 GERNIKA.TELF. 94.625.11.38 batzar.etxea@bizkaia.net leiho barria

ORDUTEGIA
UDAN10.00 - 14.00 / 16.00 - 19.00NEGUAN10.00 - 14.00 / 16.00 - 18.00ASTE GUZTIAN ZABALIK