HISTORIA
Bizkaiko Batzar Nagusiak bizkaitarren ordezkaritza eta parte hartzerako erakunde gorena dira: Bizkaiko Legebatzarra. Beraz, Legebatzar erakunde diranez, aginpidea dauken arloetako arauak onartzen ditue eta Bizkaiko Foru Aldundiaren zereginaren ganeko kontrola eta jarraipena egiten dabe.
Gernikako Batzarretxean dago Batzar Nagusien egoitza ofiziala, Aretx ospetsuaren ondoan, eta hantxe egiten dira Osoko Batzarrak. Batzar Nagusien administrazino-egoitza Bilbon dago eta, beste alde batetik, erakunde-egoitzak dira be Abellanedako Batzarretxea eta Gerediagako San Salbador eta San Klementeren Ermitea (Abadiñon), Durangoko Merinaldeko batzarleku zana.
Bizkaiko foru-batzarra tradizino handikoa da eta horren jatorri historikoa Ertarokoa dala eta, beraz, Europako lehenengoetariko sistema demokratikoa dala esan geinke. Batzar Nagusiak Europako beste edozein erakunde baino askoz arinago baliatu ziran tresna demokratikoez, esaterako Habeas Corpusaz, torturak galerazota egoteaz edo guztien aitonsemetasunaz.
1876.ean Foruak kendu euskuezanez, Batzar Nagusiak be bertan behera geratu ziran, eta, ehun urte baino gehiago igaro ondoren, 1979. urtean, barriro eskuratu genduzan. Ordurik aurrera,
Euskal Autonomi Erkidegoan
garatuz doan erakunde-antolaketan eta Euskal Herrialdeen eskubide historikoak berreskuratzean zeresan handia izan dabe Batzar Nagusiek.

Euskal Herrialdeen eskubide historikoak autortzen dirala beren beregi adierazota dago Gernikako Autonomi Estatutuaren 3. atalean, atal horren arabera Herrialdeek daukezan berariazko erakundeak gorde, berrezarri edo eguneratu egin leikiez-eta.
Herrialde Historikoaren berariazko erakunde horreek
Foru Aldundia
eta Batzar Nagusiak dira, bata exekutiboa eta bestea legebatzarra.
X. mendean | Bizkaia izenaren lehenengo aitamena, Alfonso III.aren Kronikan. |
---|---|
XI. mendean |
|
XII. mendean | |
XIII. mendean | Enkarterria eta Durangaldea Jaurerrira atxikitu ziran. |
XIV. mendean | Batzar Nagusiak egin izanaren lehenengo frogagiriak. |
XV. mendean | 1452: Foru Zaharra idatzi zan. |
XVI. mendean | 1526: Foru Barria idatzi zan. |
XVII. mendean | 1630. urteko Abenikoa: Uribilduen eta eleizateen arteko errieten amaierea. |
XVIII. mendean | 1717: Borboidarren zentralismoaren eta foru-sistemearen arteko lehenengo tira-birak. |
XIX. mendean | 1876: Foruak kendu ebezan eta foru-erakundeak bertan behera geratu ziran. |
XX. mendean |
|
XXI. mendean |
|