HELBURUAK

Bizkaiaren alde egin daiten edozer bultzatzea da Batzar Nagusien oinarrizko helburua. Batzar Nagusien aginpidepeko arloak Lurralde Historikoen Legeak zehazten ditu, eta herrilanak, gizarte-ekintza, zergalaritza, nekazaritza edo museoak lako arloetan araupide-agintea dauke eta Foru-Arauak onartzen dabez.

Aginpideen Grafikoa

Foru-jauregia

Foru Aldundiaren leiho barria eta Batzar Nagusien arteko hartuemonak edozein legebatzar-sistematan dagozan berberak dira. Foru Aldundiak (Exekutiboak) egindakoa zaindu egiten dabe Batzar Nagusiek (Legebatzarrak) galdera, eskabide, proposamen eta itaunen bidez. Batzar Nagusiek Herrialderako balio daben legeak onartzen dabez, foru-arauak hain zuzen.