TALDEBURU-BATZARRA

IX. agintaldiako datuak

Mahaikideak:

Taldeburuak:

Taldeburuordeak:

TALDEBURU-BATZARRA

Batzar Nagusien zereginetan parte hartzeko Batzarkide-Taldeen organoa da Taldeburu-Batzarra. Batzar Nagusietako Lehendakariak eta Batzarkide-Taldeetako Taldeburuek osatzen dabe Taldeburu-Batzarra, eta horren bileretara joan behar dabe Batzar Nagusietako Idazkarietako bat eta Legelari Nagusia, edo ordezko izandatutako legelaria; Foru Aldundiaren ordezkariren bat be joan leiteke, baita gainerako Mahaikideak be. Lehendakaritzagaz batera Osoko Batzarretako Gai-Zerrendea zehazteaz ganera, hurrengo kasuotan entzungo da Taldeburu-Batzarraren eritxia: Batzar Nagusien zereginak atontzen eta zuzentzen lagunduko daben erizpideak zehazteko, Batzarkide-Talde bakotxak Batzordeetan izango dauan ordezkari-kopurua ezarteko, Osoko Batzarretako aretoko jesarlekuak izendatzeko, Gernikako Batzarretxean zein Batzar Nagusien enparaduko egoitzetan Talde bakotxak izango dituan lekuak zehazteko, baita Batzordeen eta Osoko Batzarraren lan-egutegia jarteko be batzarraldi bakotxean. Taldeburu-Batzarraren erabagiak hartzeko bozketetan Talde bakotxak taldekide bakotxeko boto bat izango dau.