asteazkena, ekainak 4
Ekainak 4: Itxaso Araqueren Damutzen ez direnak nobela aztertuko dute ekainaren 4an (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.
Ekainak 5: Unai Baztarrikak Ezinbestean poema liburua aurkeztuko du ekainaren 5ean (osteguna) 11:30ean Bilboko Arenalean.
Ekainak 5: Ramon Saizarbitoriarekin Martutene nobelari buruz solastatuko dira ekainaren 5ean (osteguna) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.
Ekainak 5: Birgit Vanderbekeren Muskuiluak afaltzeko liburuaz ariko dira ekainaren 5ean (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.
Ekainak 6: Birgit Vanderbekeren Muskuiluak afaltzeko liburua aztertuko dute ekainaren 6an (ostirala) 19:00etan Iruñeko Biltokin.
Ekainak 9: Birgit Vanderbekeren Muskuiluak afaltzeko liburuaz mintzatuko dira ekainaren 9an (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.
Ekainak 9: Luis Garderekin Maizter arrotza poema liburuaz jardungo dute ekainaren 9an (astelehena) 19.00etan Baztanen, Iruritako jauregian. Solasaldiaren ondoren errezitaldia izango da.
Ekainak 11: Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobelaz solas egingo dute ekainaren 11n (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.
Ekainak 12: Lourdes Oñederraren Intemperies nobela aztertuko dute ekainaren 12an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.
Igor Estankonaren Ehiza eta nekea
Hirugarren poema liburua zuen Igor Estankonak orain hamar urteko Ehiza eta nekea (Kutxa, 2004), aurreko Anemometroa (1998) eta Tundra (2002) bildumetan ageri zen poeta leun eta indartsuaren heldutasunezko emaitza. Ikusten dena eta ikusten ez dena gogoetaren lagungarri hartuz, doi bat ironiko, doi bat autokritiko, leihoa, etxea, ibaiertza nahikoak ditu frogatu ahal izateko inguratzen gaituen guztia ez dela natura edo eraikidura, "pentsamendu erraldoia" baizik. Errazkeriatik ezin urrunago dauden poema gardenak egiteko ahalmen berezia dauka Estankonak, liburu honen muina izan litekeen "Minutu bat zuretzat" poema eredu. Sentimendua ez ezik, ideia ere pentsamendu erraldoi horren apurretan elikatu behar izan gabe daki bideratzen. Behe lainoak urtuko dira, baina berriro datoz: tolesdurek osatzen dute zoriona. Inoiz oreka galtzen ez duen maitale edo kritiko, tradizio kultuaren onenekoak paletan dauzkan pintore modernoa dugu Igor Estankona.
DANELE SARRIUGARTE: «Ez dut berriro horrelako libururik idatziko»
Hitzen uberan, 2014-05-23
ANTTON LUKU: «Politika biziki inportantea da kultura baldintzatzen baitu»
Argia, 2014-05-18
MIKEL ETXABURU: «Poesiak berezkoa dauka musikaltasuna»
Hitzen uberan, 2014-05-16
Identitate pertsonalaren eraikuntzaren gaineko kontakizuna, sexu orientazioaren kontzientzia-hartze prozesua, banakako askatasunaren aldeko aldarria, ipar eta hego gatazka kulturalen gaineko hausnarketa, literatur tradizioa berrasmatzeko saioa... horiek guztiak dakartza berekin Itxaro Bordak.
Poeta abangoardistatzat jo dezakegu, poesia beste arte batzuekin elkarlanean landu izan duena. Artzeren poesia ez da alderdi esperimental honetan agortzen: paradoxa gustatzen zaio, irakurlea harritzea, harrimen horren azpian egia sakonago bat bilatzeko.
Sufritu dutenen alboan jartzen denean edo tragedia bat kontatzen digunean, surrealismozko erliebe minbiziaz azpimarratzen du gaia, elipsien aurresentipenean gakoturik premia larrizko esaldi motzen bidez, baina sentiberatasunaren hatza gainetik pasatuz.
1821: Salvat Monho hil zen
1981: Augustin Anabitarte hil zen
1875: Eduard Mörike hil zen
1898: Harry Crosby jaio zen
1907: Jacques Roumain jaio zen
1924: E.M. Forsteren A Passage to India argitaratu zen
1932: Maurice Shadbolt jaio zen
1945: Georg Kaiser hil zen
1952: Dambudzo Merechera jaio zen
1955: Paulina Chiziane jaio zen
1962: Faulkneren azken nobela The reivers argitaratu zen
1970: Josep Carner hil zen
1971: Gyorgy Lukacs hil zen
1973: Arna Bontemps hil zen
1978: Jorge de Sena hil zen
Erraiak
Danele Sarriugarte
Amaia Alvarez Uria
Galdeak eta baleak
Josetxo Azkona
Alex Gurrutxaga
Apirila
Iñigo Aranbarri
Igor Elordui
Inon ez, inoiz ez
Iban Zaldua
Iraitz Urkulo