euskarari ekarriak

1.098 idazle / 2.783 idazlan

  A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z  

Azken kritikak

1882-02-02 / 1941-01-13

James Joyce


Joyce, James. Irlandar idazlea, ingelesez idazten zuena (Dublin, 1882 - Zurich, 1941). Familia katoliko abertzale batean sortua. Dublingo ikastetxe katoliko hoberenetan ikasi zuen, baina ama hil eta gero (1903), familiaren ekonomia egoerak behera egin zuen. Jesusen Konpainiako ikastetxe batean egonak garrantzi handia izan zuen Joycerengan. 1904an Irlandatik aldegin zuen, eta oso gutxitan itzuli zen; Zurichen, Polan eta Triesten bizi izan zen. Lehen Mundu Gerra piztu zenean Triestetik aldegin beharrean gertatu zen eta, atzera, Zurichera jo zuen. Gerra bukatu eta, 1920an, Parisen bizi izan zen hogei urtez. Han ezagutu zituen, besteren artean, Valéry Larbaud, Aragon, Eluard, T.S. Eliot, Hemingway, Fitzgerald eta Beckett. Ikusmenarekin eta alabaren osasunarekin arazo larriak izan eta gero, 1940an gerra zetorrela eta, Zurichera itzuli zen berriz eta handik urte betera hil zen. n Idazlanak. Olerki liburu batekin ezagutua izan zen lehenik Joyce, Chamber music (1907, Kamera musika). Beste olerki liburu bat argitaratu zuen 1927an, Poems penyeats (Sagar-poemak penike banatan). 1918an Joyceren antzerki lan bakarra agertu zen: Exiles (Atzerriratuak). Baina mailarik gorena prosan, eleberri eta kontakizun laburretan, iritsi zuen. Ipuin bilduma bat eman zuen lehenik argitara, Dubliners (1914, Dublindarrak). Hamabost ipuin dira, Joycek "epifania" deitzen zituen inspirazio uneen inguruan antolatuak; lehen hirurak haurtzaroari buruzkoak dira, hurrengo lauak gazte garaiari buruzkoak, eta beste lauak heldutasunari eskainiak. 1916an A portrait of the artist as a young man (Artistaren gaztetako portreta, Irene Aldasorok euskaratua) argitaratu zuen, bere lehen eleberria: Stephen Dedalus gaztearen bizitzaren kontakizun errealista da, Irlandako giro itogarritik alde egiteko ahaleginena; autobiografia kutsu handia du. Baina Joyceren lanik gogoangarriena Ulysses izeneko eleberri luzea eta trinkoa da, gaur egungo eleberrigintzaren oinarrian dagoena. 1914-1921 urteetan idatzi zuen, baina, liburu lizuna zela eta, arazoak izan zituen kaleratzeko; 1922an atera zen Parisen, eta Estatu Batuetan 1933 arte ez zen argitaratu. Ulysses-ek, 1904ko ekainaren 16an, Leopold Bloom-en, bere emazte Mollyren, eta Stephen Dedalusen ibilien eta pentsamenduen berri kontatzen du. Liburua Homeroren Odiseari jarraiki dago antolatua, bai gaietan, bai irudietan; hizkuntza, estilo, sinbolo eta ideia oparotasun nabarmen baten bitartez, bizitzaren ospakizun eta festa gertatzen da, ironia eta umorea dariola beti ere. Psikologia ikerketak ere leku garrantzitsua du bertan, Freud-en bidetik, inkontzientearenak batez ere, eta stream of consciousness (kontzientziaren isuria edo bakarrizketa), gerora asko erabili den teknikaren bitartez, adierazi zuen nagusiki; bestalde, parodiak edo era askotako testuen birsorketak ere leku handia hartzen du Ulysses-en. Beste ikuspegi batetik, gizon modernoaren eta gizon horrek gizartearekin dituen harremanen bilduma ere bada; nolabaiteko summa da, beraz, Ulysses. Joyceren azken lana Finnegan's Wake izan zen (1939); hamazazpi urtez landu zuen, eta bertan muturreraino eraman zuen Ulysses-en hasitako esperimentu bidea; hori dela eta, oso irakur zaila gertatzen da, eta itzulezina da ia. Baina irakurtzen nekeza bada ere, irakurtzen entzunda askoz gozoagoa da; horren azalpen gisa esan izan da Joyce ia itsua zela Finnegan's idatzi zuenean, eta irudimena entzumenekoa zuela ikusmenekoa baino gehiago. n Joyce da askorentzat XX. mendeko inglesezko idazle hoberena, hizkuntza erabat menderatzen baitzuen, eta hizkuntzaren baliabide guztiak erabiltzen jakin baitzuen. Joyceren obra, Ulysses bereziki, funtsezkoa izan da literatura modernoaren garapenean, eta areago, literaturaz beste alorretan ere, zineman besteak beste, izan du eragina.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Hilak (Dublindarrak)

itzul.: Irene Aldasoro

Alberdania, 1999

Hodeitxo bat

itzul.: Juan Mari Mendizabal

Ipuin gogoangarriak, 1997

Erein

Artistaren gaztetako portreta

itzul.: Irene Aldasoro

Ibaizabal, 1992

Literatura Unibertsala 14

Ostatua

itzul.: Andres Urrutia

Idatz & Mintz-7, 1984

J. Joyce (4)

itzul.: Joseba Sarrionandia

Oh! Euzkadi-10, 1981

J. Joyce (3)

itzul.: Joseba Sarrionandia

Oh! Euzkadi-9, 1981

J. Joyce (2)

itzul.: Joseba Sarrionandia

Oh! Euzkadi-8, 1981

J. Joyce (1)

itzul.: Joseba Sarrionandia

Oh! Euzkadi-7, 1981

KRITIKAK

Dublindarrak – Felipe Juaristi, El Diario Vasco (2001-01-13)

Dublindarrak – Markos Zapiain, Euskaldunon Egunkaria (2000-05-27)

Dublindarrak – Javier Rojo, El Correo (2000-02-09)

Azken kritikak

Jesusen haurtzaroa
John Maxwell Coetzee

itzul.: Aritz Gorrotxategi
Mikel Asurmendi

Hori da umorea, maisu!
Mo Yan

itzul.: Aiora Jaka - Maialen Marin
Hasier Rekondo

Estelles euskaraz
Vicent Andrés i Estellés

itzul.: Gerardo Markuleta
Aritz Galarraga

Zenbat lur behar ditu gizon batek?
Leon Tolstoi

itzul.: Mikel Vilches
Iraitz Urkulo

Eros tren txinatar batean
Rene Depestre

itzul.: Joxan Elosegi
Alex Gurrutxaga

Akaberako poesia amodioaz eta gaitzaz
Lois Pereiro

itzul.: Joxemari Sestorain
Hasier Rekondo

Billy Budd, marinela
Herman Melville

itzul.: Jose Ramon Vazquez
Iker Zaldua

Akaberako poesia amodioaz eta gaitzaz
Lois Pereiro

itzul.: Joxemari Sestorain
Igor Estankona

Ariel eta beste poema batzuk
Sylvia Plath

itzul.: Iñigo Astiz
Alex Gurrutxaga

Benito Cereno
Herman Melville

itzul.: Jose Ramon Vazquez
Iker Zaldua

Azken sarrerak

2014 Martxoa

751

Ausias March
zazpi poema

William Burroughs
Apaiza

2014 Otsaila

Pete Seeger
hamahiru kantu

Jose Emilio Pacheco
bi poema

2014 Urtarrila

W.B. Yeats
hemeretzi poema

Anibal Machado
Biaduktoko suizida

Juan Gelman
bederatzi poema

Katherine Mansfield
Panpina-etxea

2013 Abendua

Tristan Tzara
Dada manifestua

Amos Oz
Kutxa beltza

Munduko Poesia Kaierak

2013 Azaroa

Aldous Huxley
Bai mundu berria

Ralph Ellison
Gizon ikusezina (hitzaurrea)

Albert Camus
Arrotza
Izurria

Luis Cernuda
sei poema

William Shakespeare
Hamlet (bi bertsio)

2013 Urria

Langston Hughes
Ez ikusia

Cocteau eta Rostand
Bukolikoak

Guillaume Apollinaire
Alcools (bi poema)

2013 Iraila

Neruda eta Auden gogoan

Gustavo Pereira
hamabi poema

2013 Abuztua

Seamus Heaney
hiru poema

Slawomir Mrozek
hiru ipuin

Guy de Maupassant
Gerla

Clifford Odets
Exkerraren zain

Sherko Bekas
bederatzi poema

Raymond Carver
Mandatua / Idazteaz

2013 Uztaila

Jean Jaures
Alderatzearen Metodoa

Daniel Zimmermann
Zaborra

Salvador Espriu
Pais Basc

Kate Chopin
Desireeren umetxoa

[Sarrera guztiak ikusi]