Ezagutu munduko nabigatzailerik onena

Segurtasuna, egonkortasuna, bizkortasuna eta askoz gehiago eskainiz, Firefox da nabigatzen duzun modura egokitutako nabigatzailea. Doakoa eta instalatzeko erraza!

Bertsio-oharrak - Beste sistema eta hizkuntzak

Denok ez gara neurri berean sartzen

Jende guztiak darabil weba modu ezberdinean, beraz zergatik izan behar du zure nabigatzaileak albokoarenaren berdina? Lagunekin hitz egiteko, sukaldean aritzeko edo programatzeko dela ere, Firefoxek 6.000 gehigarritik gora ditu nabigatzailea zure beharretara moldatzen laguntzeko. Eta baita milaka Persona itxura instantean aldatzeko.

Ikusi pertsonalizazioarekin lotutako ezaugarri guztiak.

Mantendu zure segurtasuna

Nabigatzen zabiltzan bitartean babestea da gure lehentasun nagusia, eta horregatik eguneratu ditugu gure web iruzurraren eta malwarearen aurkako teknologiak, eta arrazoi berberagatik gehitu ditugu nabigatze pribatua eta "ahaztu gune hau" aukera, zure pribatutasuna ziurtatuz.

Gainera, gure kode irekidun prozesuari esker milaka aditu dauzkagu mundu osoan zehar erlojuaren aurka lanean, zu (eta zure informazio pertsonala) babesteko.

Ikusi segurtasunarekin lotutako ezaugarri guztiak.
Ikasi gehiago Firefoxen segurtasunari buruz.

Web iruzurraren eta malwarearen aurkako babesa

Erabiltzeko moduko bizkortasuna

Etengabe ari gara Firefox hobetzen zure nabigatzeko modura egokitzeko – esaterako fitxa berriak bizkorrago irekiz, edo helbide-barra adimentsuan emaitzak ziztu bizian erakutsiz. Azken finean, joan nahi duzun tokira ahalik arinen eta errazen joatea da kontua.

Firefoxen errendimendua:
Bizkorra — Bizkorragoa — Bizkorrena

SunSpider probaren emaitzak Windows 7 makina batean

Firefox 3, Firefox 3.5, Firefox 3.6: errendimenduaren taula
  • 3.198 ms
  • 1.188 ms
  • 995 ms!

Ikusi errendimenduaren ezaugarri guztiak.

* Windows 7 makina batean JavaScriptaren errendimendua neurtzeko SunSpider probarekin lortutako emaitzen arabera.

Nabigatzen duzun modura egokituta

Firefox ezaugarri bikainekin osatu dugu gaur egungo web-ari zukua ateratzen diozula ziurtatzeko. Helbide-barra adimentsua erosotasunerako, guneen berehalako identifikazioa segurtasunerako, edo JavaScript bizkorragoa errendimendurako, edonola ere gure helburua nabigazioa hobetzea da pausoz-pauso.

Ikusi ezaugarri berri garrantzitsuenak.

Nabigatze pribatua

Web-a hobetzen

Internet baliabide publiko gisa ikusten dugu, irekia eta eskuragarria izaten jarraitu behar duena guztiontzat. Onura publikodun softwarea delarik, Firefox deskargatzen denero Mozillaren misioa indartzen da: aniztasuna, berrikuntza eta aukerak bultzatzea sarean.

Ikasi gehiago Mozilla Fundazioari buruz.

Sariak

Firefox zoragarria da, baina ez zaitez gure hitzaz soilik fida:

Ikusi sariak

Aholku eta trikimailuak

Eskuratu erabiltzaile hasiberri, erdi-mailako eta aurreratuentzat trikimailuak.

Ikasi ezkutuko sekretuak