Barnetegi Ibiltariak 2014…. Bagoaz, bagoaz….

Euskalakaria….
Udan euskaraz bizi nahi?
Kirolaren bitartez Euskal Herria ezagutu nahi duzu?
Bizikletaz edota oinez?
Ba aurten ere aukera izango duzu, jakina!
Uztailaren lehenengo hamabostaldia Euskal Herrian zehar bizikletaz ibiliko gara,
eta Abuztuaren lehenengoan, aldiz, oinez Hiru Erregeen Mahaia izango dugu helmuga!
Laster, honen gaineko informazio gehiago eskuragarri jarriko dugu.
Bitartean…. egutegian apuntatu eta oporrak prestatzen has gaitezen!!!!

Barnetegiak 2013.. txissspun!

Barnetegi ibiltariak 2013 bukatu dira.. edo hasi direla esan genezake. Esperientzia politak bizi izan ditugunak, baina ez, ez da hemen bukatuko sortutakoa… Hemendik aurrera euskaraz elkar ezagutuko dugu hobeto, duda barik. Eta asmo berriak eta proiektu interesanteak sortuko dira ibiltarietan elkartutako jendearekin…. beraz, ibiltariak bukatu baino, hasi direla esan genezake altu!
15 egunetako ibilbideari eutsi diogu, alai, elkar lanean, euskaraz… eta horrela jarraitzeko asmoa dugu.
Elosu, Legarda eta hainbat herri gelditu zaizkigu ezagutzeko, eta bizikletaz zein oinez, babarrunak eta paellak dastatu behar ditugu. Eta nola ez, bilboko jaietan ohikoa dugun hitzordua…. Beraz, laster egongo gara!!!!!

Ah…. gauzatxo bat ahaztu zaigu… korrika 18an gertatu bezala, hau ere  MUNDIALA IZAN DA! beste behin ere, BIBA ZUEK!!!!

http://www.flickr.com/photos/euskalakariaek/sets/72157635108972811/show/

Zarrakastelun gaude!

Egunon euskalakariok!

Azkeneko bi egunetan Nafarroako Erriberatik ibili gara. Lizarrako jaietan parranda txiki bat bota ostean, Tuteraraino abiatu ginen. Aurtengo etaparik luzeena izan genuen, eta gure gorputzek nabaritu egin zuten. Arrigarai euskaltegiaren parean, AEKidea dugun Aris genuen zain, Jesuiten ikastetxean lo egiteko lekua berak lotu zigun eta. Mila esker, Aris!

Atzo aldiz, egun berezia izan zen guretzako. Egunez jendea igerilekuetan eta Tutera ikusten eman genuen goiza eta arratsalde erdia. Gero, 18:00etan txirringa hartu eta Bardeak zeharkatu genituen. Ederrak gure Bardeak! Lur gorri eta marroiak nahasten dira inguruko berdearekin. Eta ilunabarrak Bardeetako bihotzean harrapatu gintuen. Gozatu egin genuen momentua…. Gaua gero eta ilunagoa egiten zen bitartean, argiak piztu eta koloretako sugea osatu genuen, ixilean, gaua bereziak merezi zuen bezala….  Eta azkenik, Zarrakastelura gau itxian ailegatzean, zelan ez, herriko festak eta 35 txirrindulari herria zeharkatzen. Etorri garela somatu da herrian, bai!

Gaur, Irunberrira goaz. Urtero egiten dugun geldialdia hauxe ere, bertakoekin ezin gustorago egoten gara  eta.

Gosaria bukatzen ari da, bizikletak prestatzen hasteko momentua…. Gero arte euskalakariok!!!!!

 

Basajaun eta Urandere

Atzo, Basajaunaren ibilbidea egin genuen Busturin eta, ondoren, Sukarrietara joan ginen Urandere ezagutzera. Gehiago luzatuko ginateke, baina Foruko Barnetegian guztiz aprobetxatzen dugu denbora eta une honetan, ez daukagu berri honekin jarraitzeko astirik. Barkatu eragozpenak eta gehiago jakin nahi baduzu, apunta zaitez hurrengo urteko barnetegira! Ondo-ondo pasa eta hurren arte!

Bertsolariak Adunan. Horrela hasi ziren Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio…

Ikasle eta haurrak bertsotan 2Gaurko klasean auzokideen bilera egin ondoren, Adunako olinpiada alternatiboak egin ditugu: arku-tiroa, lokotx bilketa eta karretilaren jokoaz gain, bertsotan ere aritu dira haur eta ikasleak. Bihar goizean ogia eta gailetak egitera joango gara eta ondoren, Hernaniko igerilekuetara. Izango duzue gure berri.

Ikasle eta haurrak bertsotan (1)

Ikasle eta haurrak bertsotan 2

Argazki ginkana hirugarren egunean

Arratsaldean, argazki ginkana egin dugu eta oso dibertigarria izan da. Bi taldetan banatu gara eta bakoitzari egokitu zaizkigun argazkiak atera ditugu herriko herritarren laguntzarekin. Pazientzia handia izan dute eskatutakoak arraro zamarrak zirelako, batzutan belarri bat, beste batzutan mingaina etab.
Mila esker adunatarrak.

Shakespeare maitemindua eta Argiñano perrexilakin

Atzo, oh, happy day izan genuen. Galtzagorriak ere saltaka ibili ziren inguruetan. Eta, nola ez, Argiñanoren perrexilak ere xarma ikaragarrixe eman zien pintxuei.

Shakespeare ere azaldu zaigu gaur bisitan Basajaunari musu bat emateko.

Mingaina dantzan, gurpilak bueltaka

Gurpilek bueltaka jarraitzen dute, mingainak askatzen diren einean…

Orain dela lau egun Urduñan (Aupa Laudioko beteranoak ere!) elkartu eta…. zenbat jende! Pozarren hasi ginen aurtengo ibilbide berezi honetan. Badira 14 urte AEK-k bizikletazko ibiltaria antzolatzen dituela. 14 urte eta emaitza gero eta hobea da. Aurten, ikustekoa da zer nolako euskalakari artalde batu garen! Lehenengo asteburuan 45 lagun (Getxoko Egizu Euskara Taldeari mila esker!, eta bereziki Dabideri! :-P) elkartu, eta ze nolako jarioa!!!! Lagun zaharrak agurtu, lagun berriak ezagutu, izenekin nahastu…. eta betiko galdera: Denok gaude? Zenbat gara?!!!!

 

Gaur, Lizarrako jaietan agertu gara, Otxandio, Opakua eta Etxarri-Aranatzen gau bana igaro ostean.

Eta ibiltari honen beste helburu bat bertako hiztunekin harremanak sortzea denez… bagoaz ikastolako txosnara afaltzen. Menu goxoa eta konpainia ezin ederra, beti ere Euskal Herria euskalduntzen dutenena! Biba zuek!!!!

Eta irudiek hitzek baino balio handiagoa dutenez… hortxe egunotako argazki sortak!

 

 

 

 

 

Bigarren egunean Adunako mendiak ezagutu ditugu

Bigarren egunez, aurrera darrai Adunako barnetegiak. Hasierako lotsak galduta, gaurkoan inguruko mendiak ezagutzera joan gara haur eta helduak. Ibilaldian zehar, zuhaitzen hostoak eta sendabelarrak hartu ditugu, hori izan baita gaur klasean landu dugun gaia.

Ondoren, bildutako guztiarekin kartelak egin ditugu eskolan, aterpetxean eta herrian zehar jartzeko. Orain, afaltzeko garaia heldu bitartean, pertsonaia ezkutuaren jokoa egingo dugu.

Triñeko parajia

Zoragarria, txundigarria, liluragarria, mutu geratzekoa, aho bete hortz geratzeko moukoa, zur eta lur, ikearria, polita, erromantikoa, ederra, bikotekidearekin joateko moukoa, jandelainena, txoragarria, zoro geratzeko moukoa, orgasmoa, superra, txatxia, miragarria, errepika ezina, arnasa kentzeko moukoa, flipagarria, jin eta jan oreka perfektua, metafisikoa, siderala, erotikoa, gustagarria, klimaxa, pila pila pila pila patata tortila, epikoa, paranormala, gogoangarria, pozgarria, alaia, osasuntsua: FORUKO BARNETEGIA.