Aurkezpena

Enkarterrietako Museoa - Abellanedako Batzarretxea

 Enkarterriaren historian zeharko ibilbidea.

Enkarterriko eraikinik esanguratsuenaren bisitaldia egingo dogu. Batzarretxe izateko sortu zan eta Enkarterriaren gobernu politikoaren erdigune izan zan mendeetan zehar. Gaur egun Museo bihurtu da eta Enkarterriaren kulturearen erdigune bilakatu.

Topagune, aisialdi-leku eta jakintzagunea da, eskualdearen iraganak eta orainak alkar hartzen daben lekua, Enkarterriaren eta enkarterritarren historiaren, politikearen, etnografiaren eta ondarearen zabalkundea egiteko eta Enkarterriaren historia-, arte- eta etnografia-ondarea berreskuratzeko.