Nabigatu Euskaraz kanpaina

Zer da Nabigatu Euskaraz kontu hau?

Zure nabigatzaileak Lehenengo hitza euskaraz egin dezan bultzatzeko kanpaina da. Zure nabigatzaileak (menuak edozein hizkuntzatan egon arren), zure hizkuntza hobespenei buruzko informazioa ere ematen du. Hau da, zuk zein hizkuntza nahiago duzun esaten du webgune batera sartzerakoan.

Sarritan entzun izan dugu lehenengo hitza euskaraz esaera. Izan ere, askotan gertatzen da bi euskaldunek elkarren artean erdaraz jardutea biak euskaldunak direla jakin gabe. Interneten zabiltzanean ere, komeni da zure nabigatzailea zuzen konfiguratzea lehenengo hitz edo byte hori euskaraz egin dezan.

Eta zertarako?

Honek ez du zure nabigatzailearen hizkuntzarekin zerikusirik. Lasai izan dezakezu nabigatzailea ingelesez, gaztelaniaz edo frantsesez, eta zure hizkuntza aukeretan euskara lehenetsita, adibidez.

Azken datuen arabera, euskaldunon %70ak baino gehiagok oraindik ere nabigatzailea erdaraz daukagu. Zu ere talde horretakoa zara? Eta zeren zain zaude?

Ez duzu lan handirik izango. Gehienez 2 minututako lana da zure nabigatzailearen hizkuntza lehenetsia aldatzea. Ala ba! Konfiguratu ezazu nabigatzailea euskaraz!

Kanpaina zabaltzen lagundu

Nahi baduzu, kanpaina hedatzen ere lagundu dezakezu

Eskerrik asko!!

Sare sozialetan

Ondorengo sare sozialetan aurkitu dezakezu ekimena:

Kredituak

Kanpaina berri honen oinarrian, 2005. urtetik hona Sustatu.com webgunean abian den Nabigatzailea euskaraz kanpaina dago. Haren jarraipen moduan bideratu dugu honako hau ere, Puntu.eus Elkartearen babesarekin eta euskal internauta guztiei irekita.

Era berean, eskerrak eman behar dizkiogu Navega en catal´┐Ż ekimenari, handik hartu baititugu zenbait ideia eta kode-puska.

Webgune honetako testuak eta Widgeta CC-by-sa (3.0 bertsioa) lizentziapean daude.

Webgune hau Simplefolio txantiloiarekin eginda dago

Nabigatzaileak euskaratzeko frantsesezko azalpenak: Julen Ruiz (Librezale) eta hOOntza.

Wordpresserako Nabigatu Euskaraz pluginaren garapena: Mikel Olasagasti.

Safari euskaraz jartzeko eman beharreko pausuak: Aitor Zubizarreta.

Garapena eta ostatatzea: CodeSyntax.