EuskoSare > Euskal Herria > Euskal Herrian bizi > Lanbide – Euskal Autonomia Erkidegoko Eusko Jaurlaritzaren Enplegu Zerbitzua
Dokumentu Akzioak

Lanbide – Euskal Autonomia Erkidegoko Eusko Jaurlaritzaren Enplegu Zerbitzua

Enplegu politika aktiboen bitartez langabeak lan-munduratzea da Lanbideren helburua. Lanbide.net gunean informazio zabala aurkituko duzu, curriculum vitae deskargatu, kontsultak egin eta lan eskaintzetan izena eman ahal izango duzu, bai eta ordua eskatu ere bana-banako orientabidea jasotzeko. Lau ekintza ardatz nagusi ditu.

1. Lanean hasi

Ikasten ari zara? Lan egin edo lanez aldatu nahi duzu? Zure prestakuntza jarraitu edo hobetu nahi duzu? Hemen, lan orientabiderako baliabideak dituzu eskura, bai eta lana bilatzeko teknikak eta tresnak ere.


2. Lan bila nabil

Hemen Lanbide Enplegu Zerbitzuko eskaintzak eskura ditzakezu. Gainera, hedabideetan argitaratutako lan eskaintzen eta enplegu publikoaren –Eusko Jaurlaritza, diputazioak, estatua, Europar Batasuna…– berri izango duzu.


3. Lana eskaintzen dut

Lanbidek banan-banan elkarrizketaturiko 200.000 pertsona baino gehiago dituzu enpresek ezagutu zain.


4. Zure lanbideari buruzko guztia

Lanbidearen bilakaera, horrekin loturiko ikasketak, prestakuntza ikastaroak, zein ikastetxetan ematen diren eta lan eskaintzak, hori guztia sektore eta ikasketen arabera sailkaturik edo, nahi izanez gero, gako hitz bat erabiliz egin ezazu bilaketa.

Eta askoz gehiago. Hartarako, helbide bakarrera jo behar duzu:
www.lanbide.net, Interneteko informazio eta lanerako sarbide zerbitzua.


http://www.euskosare.org/euskal_herria/euskal_herrian_bizi/lanbide-eu/eks_structuredocument_view