Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal musika eta kantua

Euskal musika eta kantua

Euskal Herrian jende anitzek jotzen dute ohiko soinu tresna bat edo beste. Horrek erakusten du musika ondare zahar hori oraindik bizi-bizirik dagoela.

Gorka Knörr abeslaria (2012 - EKE)
Gorriti, Guridi, Sarasate edo Ravel bezalako euskal jatorrizko konpositore handien ekarpenek ere aberasten dute. Musika unibertso honetan, luzaz, a capella kantuak funtsezko tokia izan du. 1960 urteetatik goiti, euskaraz kantatzearen hautua eginez eta beren kantu propioak sortuz, artista batzuek euskal musikaren panorama zeharo aldatu dute. Gaur egun, beren berezitasuna atxikiz, euskal kantu eta musikak estilo guzietakoak dira.

Euskal Herrian jende anitzek jotzen dute ohiko soinu tresna bat edo beste. Horrek erakusten du musika ondare zahar hori oraindik bizi-bizirik dagoela. Gorriti, Guridi, Sarasate edo Ravel bezalako euskal jatorrizko konpositore handien ekarpenek ere aberasten dute.
Musika unibertso honetan, luzaz, a capella kantuak funtsezko tokia izan du.

1960 urteetatik goiti, euskaraz kantatzearen hautua eginez eta beren kantu propioak sortuz, artista batzuek euskal musikaren panorama zeharo aldatu dute.

Gaur egun, beren berezitasuna atxikiz, euskal kantu eta musikak estilo guzietakoak dira.

Kantua & musika: sarean zer berri ?
Euskal abestiak: letrak eta partiturak - "Txapelak Bat"

Txapelak Bat kantuzale taldeak osatu euskal kantutegia.

Tags:

Durango azoka: Zein azoka azokaratu | 2014-07-08, Berria.eus

Durangoko Azokaren egoera «larrialdikoa» dela azaldu du Gerediaga Elkarteak, eta laguntza eskatu die erakundeei. Azokaren eredua ere bada, ordea, eztabaidaren parte.

Tags:

Ahoa Bete Hots: Transmisioa ez da matematika, bertsoa.com

Bigarren eguna Ahoa Bete Hots jardunaldietan.:Joseba Tapia, Jon Sarasua eta Antton Luku aritu dira hizketan. Tradizioa eta berrikuntza, jarraidura eta irekidura hartu dituzte gaitzat.

Tags:

«Euskaraz jakin gabe abestuta, haren kopia hutsala egiten da» | Berria.eus

Ahoa Bete Hots jardunaldian parte hartu duen Maika Etxekoparrek, abestu edo antzeztu behar dena «zentzuan sartu gabe» egin baino, nahiago du ikuskizun bat sortu, iruditzen baitzaio Zuberoako zenbait adierazpide «beti» egin direlako egiten direla.

Tags:

Kantuaz eta kantuz

Mikel Markez, Amaia Zubiria eta Maika Etxekopar izan dira hizlari, eta baita kantari ere, zenbait unetan. Bakoitzak aipatutakoaren bilduma artikulu honetan.

Tags:

Kantagintza izan da Ahoa Bete Hots jardunaldietako lehen eguneko ardatza — Bertsozale Elkartea

Mintzola Fundazioak antolatuta, Ahoa Bete Hots jardunaldien bosgarren edizioa abiatu da gaur Villabonan. Ostiral arte luzatuko den ekimenaren lehenengo egunean kantagintza izan da protagonista. Alor diferentetatik landu dute gaia Mikel Markezek, Amaia Zubiriak eta Maika Etxekoparek. 27 lagunek eman dute izena jardunaldietan.

Tags:

Gehiago…
Euskal musikaren munduko eragileak

Iparraldeko kantua eta musika munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (taldeak, kantariak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...).

Euskal kantagintza: pop, rock, folk

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Jon Eskisabelek idatzitako "Euskal kantagintza" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskal kantagintza: pop, rock, folk

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Joana Pocheluk itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxa beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal musikaren agenda
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Adixkideak 2014/07/15
  • Kontzertuak
  • Musika
Big Festival Noiztik: 2014/07/16 Noiz arte: 2014/07/20
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Otsailan - Bestela 2014/07/16
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Gogotik 2014/07/16
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Elgarrekin korua 2014/07/17
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Oldarra - Cercle choral dacquois 2014/07/17
Gehiago…