Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal literatura

Euskal literatura

1545. urtea oso garrantzitsua da euskal literaturaren historian, orduan inprimatu baitzen osoki euskaraz idatzi lehen liburua, Bernat Dechepare, Eiheralarreko erretorearen olerki erlijiozo eta profanoen bilduma.

Bernardo Atxaga eta Xabier Lete euskal idazleak (2009 - www.guregipuzkoa.net - cc-by-sa)
Kasik mende bat berantago (1643an), Pedro de Aguerre, "Axular" deitu Sarako erretorak, "Gero" liburua argitaratzen du, euskal klasikoetan maisulan bihurtuko dena.

XVIII.mendea gramatikariena eta euskara goresten dutenena da : hauetarik famatuena Manuel de Larramendi da (1690-1766), hizkuntzalaritzan egin zituen ikaragarriko lanetatik ezagutua. XIX.mendearen bigarren erditik goiti, euskal literatura laikotuko da.

1950eko hamarkadaz geroztik, Jon Miranden (1925-1972) eta Gabriel Arestiren (1933-1975) ildoari jarraituz euskal literaturak garapen handia ezagutu du.

Gaur egungo idazlerik emankorrenen eta trebeenen artean, hauek aipa ditzazkegu besteak beste Bernardo Atxaga, Gipuzkoako Asteasun sortua, "Obabakoak" eleberriaren idazlea (liburu honek literatura nazio-saria eskuratu zuen Espainian 1989an, geroztik 19 hizkuntzatan itzulia izan da) eta Itxaro Borda, "Euskadi" saria irabazi zuena 2001ean, "100% basque" liburuarekin.

Gaur egun, 1500 liburu inguru plazaratzen dira urtero Euskal Herrian.

Bestalde, euskara ahozko literatura bizi baten oinarria izan da. Honen lekuko, gaur egun indarrean dugun bertsolaritza.

Baliabideak
Euskal Idazleen Elkartea

Euskal Idazleen Elkartea 1982an sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea da, euskal idazleen eskubide profesional eta moralak defenditzeko asmoz egituratua. Euskal literatura zabaltzea du helburu.

Tags:

Maiatz literatur aldizkaria

Maiatz aldizkariaren lehen zenbakia 1982ko otsailaren 12an argitaratu zen Baionan. Euskal egileez gain - nagusiki Ipar Euskal Herrikoak, baina baita Bidasoaz hegoaldekoak ere -, handia da Maiatz aldizkariak atzerriko egileei eskainitako arreta, idazle askoren lanak euskaratuz. Antzerkiak ere presentzia du aldizkarian, antzez-lan osoak eskaini izan baititu.

Tags:

Euskal Poesiaren ataria

Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko.

Tags:

Basqueliterature.com

Euskal literaturari buruzko hainbat argibide aurkituko dituzu bertan, hala nola, euskal literaturaren historia laburra, euskal egile, obra nahiz itzulpenen katalogoa, lotura interesgarriak (instituzionalak, akademikoak, literarioak...)...

Tags:

armiarma.com, literaturaren sarean

Literaturari buruzko hainbat atari batzen ditu Armiarma sareak. Besteak beste Literaturaren zubitegia, basquepoetry.net (euskal poesiaren ataria), Klasikoen gordailua (euskal literaturako testu klasikoak), Susa argitaletxearen egitasmoak direnak.

Tags:

Gehiago…
Iparraldeko literatura munduko eragileak

Iparraldeko euskal literatura munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (idazleak, argitaletxeak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...).

Liburutegi eta mediatekendako ekitaldi kulturalen baliabide gida

Gida - Kultur ekitaldiak

Gidaren helburu nagusia, mediateketako, liburutegietako edota dokumentazio zentroetako langileen laguntzea da, euskarazko literatura eta kulturaren inguruko programazio bat eraikitzen.
Gida kontsultatu

Interneten
Sarrionandiak parte hartuko du Huheziren Euskal Kulturgintza Transmisioaren hitzaldietan | Berria.eus

Joseba Sarrionandia, 1985ean Euskal Herritik ihes egin zuenetik, ez da itzuli. Hori dela eta, poza agertu dute antolatzaileek (Mondragon Unibertsitatea-Huhezi-EKT) idazleak gonbita onartu duenean. Dena den, nabarmendu dute "tramite batzuk" dituela oraindik egiteko. Hizlari arituko dira Juan Jose Ibarretxe eta Jesus Egiguren ere.

Tags:

Durango azoka: Zein azoka azokaratu | 2014-07-08, Berria.eus

Durangoko Azokaren egoera «larrialdikoa» dela azaldu du Gerediaga Elkarteak, eta laguntza eskatu die erakundeei. Azokaren eredua ere bada, ordea, eztabaidaren parte.

Tags:

Gehiago…