Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian
Erabiltzailearen akzioak

Albisteak

Oporretara goaz!

Oporretara goaz!

2014/07/18 - Unibertsitatea.net

Gaur hasi eta irailaren 8a arte atsedentxo bat hartuko dugu eta bitartean ez ditugu eguneratuko Ziztu bizian albistegia eta Facebook eta @Uninet_ataria twitter kontuak. Hala ere, zuen esku geratzen dira Ikasleen txokoko iragarkiak, Otarreako apunteak, Blog komunitatea...

Gehiago irakurri

Aurten elkarrizketatu ditugun euskal ikertzaile gazteen elkarrizketak bildu ditugu: 11 guztira

2014/07/17 - Unibertsitatea.net

Soziologia, informatika, kimika, publizitatea, matematika, ikus-entzunezkoak, biologia... hamaika gai, hamaika aurpegi, hamaika istorio interesgarri. Sei hilabetetan elkarrizketatu ditugun euskal ikertzaile gazteen elkarrizketak bildu ditugu.

Gehiago irakurri

UPV/EHU eta Deustuko Unibertsitateko graduondoko ikasleentzat etxebizitza alokairu merkeak, Bilbon ekintza solidarioak egitearen truke

2014/07/16 - Unibertsitatea.net

"Gazte solidarioentzako udal-etxebizitzen programa"ren bitartez, 35 urtetik beherako ikasle unibertsitarioek alokairu merke bat izango dute. Trukean, Otxarkoaga eta Bilbo Zaharreko auzoetako ekintza solidarioetan parte hartu beharko dute.

Gehiago irakurri

Hamabi arrano arrantzale gazte ekarri dituzte Eskoziatik Urdaibaira

Hamabi arrano arrantzale gazte ekarri dituzte Eskoziatik Urdaibaira

2014/07/15 - Unibertsitatea.net

Aranzadi Zientzi Elkarteak bultzatzen duen “Urdaibaiko arrano arrantzalearen berreskurapen proiektuaren” barne kokatzen da ekimena.

Gehiago irakurri

Berotze globala hasi da haitzuloetako tenperaturan eragiten

2014/07/14 - Unibertsitatea.net

Ikerketa, Esloveniako Postjna koban burutu dute 2009 eta 2013 bitartean eta datozen hamarkadetan berotze globalak haitzuloetan izan dezakeen eragina ohartarazi dute ikertzaileek.

Gehiago irakurri

Txileko Arturo Prat Unibertsitateko Olivia Carvajal Lorcak hitzaldia emango du Donostian: "Hezkuntza, ikuspegi holistikotik: gizaki osoaren bila"

2014/07/11 - Unibertsitatea.net

Hitzaldia uztailaren 14an emango du eta bertan Txileko hezkuntza sistema oinarri hartuta hezkuntza holistikoaren gaineko gogoeta egingo du.

Gehiago irakurri

Gorka Azkune: “Adimen artifizialean eta bere inguruko diziplinetan oso urruti gaude oraindik”

Gorka Azkune: “Adimen artifizialean eta bere inguruko diziplinetan oso urruti gaude oraindik”

2014/07/10 - Unibertsitatea.net

DeustoTech zentroko MORElab ikerketa taldean ari da lanean Gorka Azkune informatikari azpeitiarra. Adimen artifizialaren eta sistema autonomoen esparrua da lantzen duena eta bere doktorego tesia amaitzeko puntuan dago.

Gehiago irakurri

Hondakinen Kudeaketa eta Tratamenduko graduondoko 10 ikasleren proiektuak aurkeztuko dira uztailean UEUn, Eibarren

Hondakinen Kudeaketa eta Tratamenduko graduondoko 10 ikasleren proiektuak aurkeztuko dira uztailean UEUn, Eibarren

2014/07/09 - Unibertsitatea.net

UEUk UPV/EHUn sustatzen duen graduondokoa da eta uztailaren 15 eta 16an 2013/2014 ikasturteko ikasleen ikasketa amaierako proiektuak eta defentsak aurkeztuko dira.

Gehiago irakurri

Doktoregaientzako egonaldiak antolatu dituzte UPV/EHUk eta UPPAk elkarlanean

Doktoregaientzako egonaldiak antolatu dituzte UPV/EHUk eta UPPAk elkarlanean

2014/07/08 - Unibertsitatea.net

Egonaldiak Arantzazun ospatuko dira urriaren 13tik 17ra eta izena emateko azken eguna uztailaren 11a da.

Gehiago irakurri

UPV/EHUko ingeniaritzako ikasleek eserleku bakarreko ibilgailu elektrikoa egokitu dute asteon Silverstonen egingo den lehiaketan parte hartzeko

UPV/EHUko ingeniaritzako ikasleek eserleku bakarreko ibilgailu elektrikoa egokitu dute asteon Silverstonen egingo den lehiaketan parte hartzeko

2014/07/07 - Unibertsitatea.net

Erresuma Batuan ospatzen den lehiaketak nazioarteko 120 unibertsitateko eserleku bakarreko ibilgailu batuko ditu. Mundu mailan automibilismoaren alorrean ospatzen den lehiaketa garrantzitsuenetako da.

Gehiago irakurri

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria