Sustatu.com - Aktualitatea

Sustatu.com, Interneteko albistegia

Euskal idazlerik jarraituenak Twitterren

Garbi dago euskal eleberrigile askoren artean Twitter ez dela gustuko alorra. Gizonezko bost idazle kanonizatuen artean -beti ere Bost idazle liburuari jarraituta-, inork ez du konturik Twitterren. Emakumezko zortzi idazle kanonifikatuen artean, berriz -eta horretarako Zortzi unibertso, zortzi idazle hartu dugu abiapuntu-, bakarrak du kontua Twitterren: Laura Mintegi. Iturria: blogak.goiena.net via @joxearanzabal : [Faroa] Euskal idazlerik jarraituenak Twitterren: Garbi dago euskal eleberrigile askoren artean Twitter ez del... http://t.co/T3cGcFguVJ  2013/07/31 - 18:17:23

Irauli II, by Lou Topet

Iturria: loutopet.bandcamp.com via @LouTopet : Diskoko singlea entzungai: Irauli II #esnatudira http://t.co/ESdyENHzxs  2013/07/31 - 16:21:22

Abuztuaren 3an, BASTIDAko mugarriaren inaugurazioa (Baxenafarroan)

 2013/07/31 - 12:28:12

Euskaraz egin dezakezu, baina...

Doktoregoa egiteko beka bat eskatzen baduzu Eusko Jaurlaritzaren deialdian, aukeratu dezakezu zer hizkuntza erabili nahi duzun zure proiektua adituen aurrean defendatzeko, elkarrizketan. Euskaraz ere egin dezakezu, noski. Baina ematen du hobe dela horrela ez egitea. Badakit kontua ez dela erraza. Badakit jakintza-alor guztietan ez daudela aditu euskaldunik. Badakit ikerlarigaia beste hizkuntzatan ere moldatu beharko dela berelanean eta emaitzak zabaltzeko. Agian, baina, gaztelania ez da beti aukera egokiena alor guztietan. Bestalde, alor batzuetan aditu euskaldun asko lor daitezke eta arazorik gabe osa daiteke epaimahai euskalduna. Kontua ez da erraza... badakit. Baina gogorra egiten zait horrela irudian ikusten den bezala idatzita ikustea, hain nabarmen ikustea. Euskararen prestigioa ez da oso handia, gurean ere ez. Baina euskararekin mundu akademikoan pauso esanguratsuak egiten ditugun heinean, aurrerapausoak ikusi beharko ditugu horrelako prozeduratan, ez da?  2013/07/31 - 10:31:09

Basque Tribune: «Munduari Euskal Herriaren berri eman nahi diogu, ingelesez»

Txikitatik izan du Iñaki Galdosek (Oñati, Gipuzkoa, 1966) kanpotarrei Euskal Herriari buruzko gorabeherak azaltzeko grina. Uztailaren 18an bete zuen aspaldiko nahi hori: Basque Tribune Interneteko albistaria martxan jarri du kolaboratzaile talde zabal batekin batera. Euskal Herriari buruz gehiago jakin nahi duten ingeles hiztunengana iritsi nahi du Basque Tribune -k. Iturria: paperekoa.berria.info via @desplazatua : http://t.co/16bkzqbMmH proiektu informatiboa, Euskal Herriaz eta ingelesez. @inakigaldosira-ri elkarrizketa: http://t.co/5bUTUVu4qm @berria  2013/07/30 - 10:48:04

Ezagutzen ez duenak, ezinbesteko du bisita: Añanako Gesaltza

Iturria: flickr.com via @asarasua : Ezagutzen ez duenak, ezinbesteko du bisita: Añanako Gesaltza: http://t.co/f3wyIicEWR Harrigarria, berezia, ederra #añana #gatzHarana  2013/07/30 - 08:48:05

Gurutz Agirresaroberen kondena-epaiaren inguruan

Gustatzen zait irakurtzea, gustatzen 27 zenbakia. Baina ez Gurutz gure lehengusua 32 urteko espetxe zigorrera kondenatu zuen 27 orrialdeko epaia irakurtzea. Abuztuaren 3an beteko dira 3 urte atxilotu zutenetik eta pare bat urte epaitu zutenetik. Sevilla 2ko espetxean daukate bakartuta hamabi preso politikorekin batera. Larunbatean izan nintzen bisitan. Handik bueltan idazten ditut honakoak, eskandalu juridiko beharko bailuke 27 orrialde horietan kontatzen denak. Iturria: 27zapata.com via @27zapata : Gurutzi hilketa egozten badiote ETAkide izan gabe, zergatik epaitu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean? http://t.co/UFvofe2KwH  2013/07/29 - 20:56:04

Babou Dioufen gorpua etxeratzeko laguntza eske

Atzo eguerdian, Ondarroara iritsi berritan, bi senegaldar (afrikar) ikusi nituen autobus geltokian paper bat itsasten. Handik gutxira bertatik pasa eta argazkia atera nion. Bi gauzek deitu ninduten atentzioa. 1.- 28 urteko mutil gazte baten eskela zen. 2.- Euskaraz zegoen idatzita. "Babou Diouf. Donostian hil zen, 2013ko uztailaren 19an, 28 urte zituela". Iturria: eibar.org via @iturri : Babou Diouf-en gorpua etxeratzeko laguntza eske. 7.000 euro behar dira mutil honen gorpua etxeratzeko. RT, mesedez. http://t.co/LDacr9SKt2  2013/07/29 - 13:11:01

Gasteiz, bidean geratutako proiektu urbanistikoak

Iturria: eldiario.es via @desplazatua : Zenbat laguntzen duten infografiek artikuluak irakurtzen. Gasteizko proiektu ez eginez: http://t.co/O9oo5v6geZ @nataliagdu @eldiarionorte  2013/07/29 - 13:11:01

Euskal Herriko lan merkatua: %15,7ko langabezia tasa

 2013/07/29 - 11:15:01

Nabigatu euskaraz