Zientzia eta teknologia gizarteratzeko, haiekiko jakin-mina sortzeko eta kultura zientifikoa sustatzeko egiten dugu lan.
Hizkuntzan eta haren teknologietan adituak gara, eta, zerbitzu, baliabide eta teknologien oinarri, I+Gko unitate bat dugu.
Zientzian eta teknologian espezializatutako komunikazio-zerbitzuak eskaintzen ditugu, bezeroaren beharretara egokituta betiere:
prentsa-bulegoak, nazioarteratze-zerbitzuak, komunikazio-kanpainak, ikus-entzunezkoak…
Gizartearen hainbat esparrutan, eraikuntza kolektiboan lan eginez, hobekuntza lortzeko zerbitzuak eskaintzen dituen aholkularitza gara. Parte-hartzean eta berdintasunean oinarrituta egiten dugu lan, eta hizkuntza gutxituei tratamendu egokia eskaintzen diegu.
BATZ, Cikautxo, Ekin, Elay, GKN eta Maier enpresek, Elhuyar Hizkuntza eta Teknologiako terminologia-adituen aholkularitzapean, Automobilgintza Hiztegi espezializatua osatu dute, sei hizkuntzatan: ingelesa, gaztelania, euskara, frantsesa, alemana eta txinera. Automobilgintzako 2.637 kontzeptu biltzen ditu hiztegiak, 16 alorretan sailkatuak, eta Interneten kontsultatu daiteke oso-osorik. Gaur goizean aurkeztu daproiektua, Zornotzako Automotive Intelligence Center-en.
Elhuyar Fundazioaren bazkide egin da Usurbilgo Udala.
Bi urterako bazkidetza-hitzamena sinatu dute Usurbilgo alkate Mertxe Aizpuruak eta Elhuyar Fundazioaren lehendakari Txema Pitarkek.
2014an bazkide egiten den bigarren eragilea da Usurbilgo Udala, Maier kooperatibarekin batera.
Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateak, EHUko Aholab taldearekin elkarlanean, ahots-sintesi bidez webguneak entzuteko teknologia garatu dute berriki. Teknologia hori aplikatu da dagoeneko Elhuyar Aldizkariko webgunean eta zientzia.net-en. Horiek horrela, erabiltzaileek aukera izango dute webgune horietako edukiak euskaraz molde naturalean entzuteko.
Ahots-teknologietan gaur egun lortu den aurrerapen-maila teknologiaren eta hizkuntzaren araberakoa da. Nahiz eta ahots-ezagutzan oraindik badagoen zer hobetua hizkuntza guztietan, ahotsaren sorkuntza naturalean oso emaitza onak lortzen dira; baita euskararentzat ere. “Aholabek oso kalitate oneko ahots sintetiko neutroa lortu du euskararako, aplikazioetan erabiltzeko modukoa”, adierazi du Igor Leturiak Elhuyarreko ikertzaileak. Horregatik, Aholabekin elkarlanean, Elhuyarrek Aholab-en ahots sintetikoa webguneetan integratzeko teknologia hau garatu du, eta Elhuyar Aldizkaria eta zientzia.net webguneetan aplikatu.