Markesaren alaba, Etxaide'tar Jon
Egan, 1/2-1958, 3/6-1958

 

ZORTZIGARREN JARDUNALDIA

 

Lengoak eta PERU JAUNA

 

PERU JAUNA: Arratsaldeon dizutela Jaungoikoa'k.

IRURAK: Bai zuri ere.

PERU JAUNA: (PABLO'ri adeitsu.) Madrillen izan omen zera, Pablo.

PABLO: Bai, eta oraintxen iritxi naiz ango eginkizunak amaituta.

PERU JAUNA: Angoaldia eta joan-etorria ondo egin al-dituzu?

PABLO: Oso ederki, Jaurigoikoa'ri eskerrak.

PERU JAUNA: Asko poztutzen naiz.

PABLO: (Berekiko.) Ez intzake askorik poztuko zertan ibilli naizen ba'eki. (PERU'ri.) Zerbait nai al-zenduke

PERU JAUNA: Ain zuzen ere, zuekin egonbearra nun galdekizun bat egiteko.

PABLO: Zerorrek esango duzu.

PERU JAUNA: Oraindik ordu-erditxo ezta izango Agata billatu dutala kalean eta gaixoak biotza erdibiturik zeukan. Esan didanez, illabete ontan ez omen du Joxe Migel'en kartarik artu.

ANDRE KATTALIN: Artu eztula? Zerbait gertatu ote zaio bada?

PERU JAUNA: Ori nai nuke jakin nik.

PABLO: Ba-dakizu, ni, ain zuzen ere, illabete ontan Madrillen egon naizela eta ezertxore eztakit. Dena dela, oraintxen egongo naiz Agata'rekin eta niri esateko bildurrez egon ez dadin, neronek galdetuko diot zer gertatzen zaion.

ANDRE KATTALIN: Gaixoak eztit ezertxore esan eta nik, egia aitor, eztiot igarri.

PABLO: Ziñez aitortu bear ez dela ezkontza au gure gogokoa, gure leñargitasunari makurgarri baitzaio. Baiñan, gauza guzien gaiñetik bera gure alaba da eta bere zoriona besterik eztugu. Beraz, guretzat latz eta garratz izanarren, etsipeneratu gera auzi ontan eta bere amari orrelako galdera bat egiteko ez luke lotsik edo bildurrik euki bear.

ANDRE KATTALIN: Zagoz lasai, Pello, guk biotza zabal-zabal eginen diogu neskari eta bere zorionaren ardura izanen dugu.

PABLO: Dena den, milla esker gure alabari diozun begirune eta maitasunagatik. Nik, gaur bertan idatziko diot Joxe Migel bezero dagon Salamanca'ko sendi on orri eta berealaxe jakinen dugu zer gertatu den.

PERU JAUNA: Eskertuko dizut orrela egiten ba'duzu, Pablo. Ain zuzen ere, oraintxen egon naiz Antton zaharrarekin, Joxe. Migel'en aitonarekin alegia, eta ezin izan diot billobaren albisterik eman. Dakizutenez, Agata'k niri ematen dizkit aren berriak etxekoai kontatzeko eta eranegun Keleo'rekin topo egin nun eta kezkatu xamarrik zegon mutillaren kartarik jasotzen etzutelako. Nik ez nion garrantzi aundirik eman amabostean bein idazten baitu..etxera, baiñan, orain txunditurik gelditu naiz Agata'k ere jasotzen eztula jakitean...

PABLO: (Sorbaldako xuri bat emanaz PERU'ri.) Esan ba Keleo'nekuai lasai egoteko. Nik gaur bertan karta eginen dutala Salamanca'ra eta bere albisteak laister jakingo ditugu. Agata'gatik berriz, ez axanpetan egon, oraintxen mintzatuko gatzaizkio eta bere animako samintasuna gozatuko zaio.

PERU JAUNA: Milla esker zuen onginai eta prestutasunagatik. Zuen zalduntasun eta leñargitasunean uste osoa daukat eta eztut uste iñolaz ere zuen jatorri goitarra jokabide makurren batekin zikinduzale izango zeratenik.

PABLO: Milla esker zure oartxoagatik, Pello.

PERU JAUNA: Ezta ezer asko, Pablo, baiñan ez ahaztu oarrak gogoan eukitzeko dirana. Besterik ez.

 

OIALA

 

Markesaren alaba, Etxaide'tar Jon
Egan, 1/2-1958, 3/6-1958