Markesaren alaba, Etxaide'tar Jon
Egan, 1/2-1958, 3/6-1958

 

SEIGARREN AGERRALDIA

 

Itxasotik etorri diran arrantzaleak, euren andre ta umeak

 

(Zarata bizian sartu bitez danak. Itxaso aldetik uri aldera emeki-emeki igaro bitez beren laztan eta kuttunai maitasunezko itzak esanaz. Lagunabarraren tartean PERTXAL eta JOXEPA igaro bitez eta ondar aldera JOXE MIGEL. Arrantzaleok ikusmenaren edergarri eta kutsu emangarri, eraman bezate arraiki edo arrontza tresnaren bat. Naiz egalabur, arrain otar, arraun, pertxal edo zerbait orrelako. Arrantzale gazteak, neska-motikoen aita diranak, atabalez eta tronpetaz orniturik betoz eta umiak tresna auekin berenbiziko otsa te zalaparta atera bezate. Orok pozkor, alai eta zorion gaiñezka ager bitez ainbeste denboran arriskutan ibillitako gizonaik onik eta osasuntsu eldu diralako. Atunetatik euren aurrentzako erregaluz ornituta etortzea. (Gijon'en erosita) Mutriku'n antziñako oitura zen. Agerraldi au «estampa» baten tankeran eginbearrekoa da eta zuzendariak agertu bear du bere iaiotasuna jende taldea zuzentzen eta bakoitzari bere egitekoa ematen. Itzak, egiteak eta mimika utsezko jardunak zuzendariaren gain gelditzen dira.)

 

Markesaren alaba, Etxaide'tar Jon
Egan, 1/2-1958, 3/6-1958