Markesaren alaba, Etxaide'tar Jon
Egan, 1/2-1958, 3/6-1958

 

LENENGO EKITALDIA

 

Agertokia Mutriku'ko kai zaharra, antziña arrai salketa egiten zuten arkupedun etxe zaharraren alboa. Santa Kruz bezpera da, Mutrikuarren jaietako bat, beste iru ere egiten baitituzte: San Pedro, Madalenak eta Izara Santi bidezkundez, Maiatzaren iruan. Arrantzale andre batzuk, (iru aurrean, JOXEPA, INAXI ta LUIXA eta bestetzuk atzerago itzik egiteke ezar ditezke, bearrezkoa ez izanarren) «traiñak» (eskuz egindako sareak) konpontzen diardute lurrean exerita. Kaian, bela-txalopa eta potiñak ikus bitez. Gertagaraia: 1885'gn urtea gutxi gora-bera.

 

Markesaren alaba, Etxaide'tar Jon
Egan, 1/2-1958, 3/6-1958