Markesaren alaba, Etxaide'tar Jon
Egan, 1/2-1958, 3/6-1958

 

AMARGARREN JARDUNALDIA

 

Lengoak eta AGATA

 

AGATA: (Bere gordelekutik atereaz.) Zagoz pixkabat osaba, zurekin itz egin nai nuke-ta.

PERU JAUNA: Emengo aldi, Agata?

AGATA: Arrantzalien etorrera ikusten izan naiz... Ba-dakizu, etxekoak ez dute nai kalean bakarrik ibili nadin, arrantzaleakin laguntasunik ez egitearren eta orretxegatik itzulian etorri naiz.

PERU JAUNA: Gezurra dirudi! Nun billatuko duzu emen baiño lagun oberik? jende auen biotz xalotasun eta ontasunik nekez arkituko duzu gure jauregitan.

AGATA: Ni ere uste orretakoxia naiz, osaba.

KELEO: Pello, zure illobarekin egon artean, Atxukale'raiño igoko naiz. Ba-dakizu, Mutriku'ko arrantzale zaharren atsegin tokia uraxe dela. Mintza zaitezte trankil, andixek itxaso zabalari begira eztitan egongo bainaiz.

PERU JAUNA: Ongi da Keleo... Aizu, ta ahaztu baiño len, gaurko aparia Kalamaxenian dugu.

KELEO: Benetan? Etxekoandreak eztakit zer esango dun baiña...

PERU JAUNA: Santa Kruz bezperan ez al-dizu ezezkorik esango!

KELEO: Esan ez, baiña... Bekoki xamurra jarriko zaio. Itxasotik etorri ta lenengo egunean! (Bijoa.)

 

Markesaren alaba, Etxaide'tar Jon
Egan, 1/2-1958, 3/6-1958