euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

“Bertigobako hiria”: Bilboko irudi ikusgarriak 360 graduko argazki sorta panoramikoan

2014/09/08

Guggenheim Museoaren ikuspegi ederra Luis Davilla argazkilariaren panoramika batean
Guggenheim Museoaren ikuspegi ederra Luis Davilla argazkilariaren panoramika batean

Bilbo goitik behera berritu da azken urteotan eta gero eta ederrago ari da jartzen. Aldaketa horiek guztiak aurrez aurre ikusi eta gozatzeko aukera ez dutenentzat, beste proposamen bat dakargu gu: Luis Davilla argazkilariaren 360 graduko irudi panoramikoak. Ordenadorean, mugikorrean edo tabletean ikus daitezkete eta irudietan sartzen direnek hirian bertan direla imajinatu ahalko dute une batez. Bidaiei buruzko webgune batek argitaratu ditu: www.ocholeguas.com. Guggenheim Museoaren distirak edo Alhondiga berrituaren bazter eta zokoak ikusi nahi? Zatoz ba!

Bilbao, Bizkaia. Nerbioi ibaiaren ibarreko paseoa, Guggenheim Museoaren ondotik; Zubizuri zubi eder eta polemikotik ikusten den vista; Arriaga Antzoki klasikoa edo Alhondiga berrituaren modernitatea… horiek guztiak eta askoz gehiago ikus daitezke  Luis Davilla argazkilariak irakurleen esku jarri dituen hamaika argazkitan.

“Bertigobako hiria” (“Una ciudad sin vértigo”) du izena www.ocholeguas.com webguneak argitaratu duen artikuluak eta bertan, 360 graduko panoramika egiten duten panoramika interaktiboen bidez internet erabiltzaileak hirian bertan egongo balira bezala sentituko dira.

Bidaia hasi nahi? Sartu hona.



Komentarioak

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia