Interneteko albistegia

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen VIII. txapelketa, urriaren 11an Irunen

| gaur : 10:52

Zortzigarren edizioa du aurtengoan Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketak, gurutzegrama zale euskaldunen lehiaketa nagusiak. Egitarauan halako aldaketarik bideratu ez den arren, guztiz esanguratsua da, ordea, aurten antolatzaileek, LUMA aldizkariaren egileek, leku eta egutegi mailan aintzat harturiko erabakia, Irungo Bidasoako EKT elkartean eta urriaren 11n jokatuko baita txapelketa, eta ez Irungo Ola Sagardotegian eta azaroaren azken larunbatean, azkenaldi honetan gertatu bezala. Erne egon zaitezte, beraz, hartan parte hartu nahi duzuen guztiok, egutegian beharreko urratua egiteko, eta beharreko lekura xuxen-xuxen joateko.

Publizitatea

Bertsolaritza ikastaroa Donostian

| gaur : 08:58

BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak BERTSOLARITZA IKASTAROA prestatu dute lankidetzan, ikasturte osorako programa batekin. Urriaren 6tik ekainaren 8ra (astelehenetan), 19:00etatik 20:30era, Antiguako Lugaritz Kultur etxean.

Bai, baina banatuago nahi

| atzo : 10:02

Beti iruditu zait ergel samarra nola, Gabonetako Loteriaz telebistan egiten diren albisteetan, berriemaileek beti aipatzen duten, pozarren, saria oso banatuta dagoela. "Koño -pentsatu ohi dut nik- are hobeto banatuko zen batere loteriarik ez balego". Bego hasierako boutade hau lehiaketa guztiek berez duten kontraesana eta bidegabea aitortzeko, aurtengo Zinemaldiaren palmaresa komentatu baino lehen.

”25 de noviembre" Pasealekuko kartela elebidun jarri beharko dute.

| atzo : 08:56

Nafarroako Administrazio Auzitegiak adierazi du hori ez dela Erdi Aroko toponimo bat, baizik eta Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 1999ko abenduaren 17an ezarria eta guztiz itzulgarria planetako hizkuntza guztietara. “25 de noviembre” gaztelania ez bada, hala dirudi, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren arabera.

"Independentzia ikusmiran, zein estrategia behar du EHk?” Bederen hausnartu, pentsatu, eztabaidatu

| 2014-09-27 : 09:40

Gaur Argia Eguna ospatzen dute aldizkarikoek, eta ekitaldi zenbait ere antolatu dituzte aurreko egunetan. Bat elkarrizketa musikatu bat izan zen, asteazkenan Usurbilen: “Independentzia ikusmiran, zein estrategia behar du EHk?”. Behingoagatik, galderak ZUZEN planteatu ziren eta erantzunak ARGI entzun ziren (partaide batengandik, bederen). Ez da batere ohikoa halakorik abertzale euskaldunen artean, beti gabiltzalako txiribuelta metaforiko konkreziorik gabeetan. Bideoa hor duzue, baina pasarte batzuk transkribatu nahi izan ditut, entzule izan nintzen aldetik, gordetzekoak iruditzen zaizkit eta.

Non dago Kopenhage Euskal Herrian?

| 2014-09-27 : 09:29

Gure inguruko zein herritan egiten dira joan-etorri gehien bizikletaz? Zein da Euskal Herriko herririk “bike-friendly”-ena? Zer iruditzen zaizue?

Ez luzeak, bai handiak

| 2014-09-26 : 17:14

Jakina da film laburrek zeresan gutxiago pizten dutela luzeek baino, eta normala da hala izatea, oso diferenteak baitira aurrekontuak, inplikatutako jende kopurua, lortzen den oihartzuna... Hala ere, ez nituzke oharkabean pasatzen utzi nahi Zinemaldi honetan eman dituzten euskarazko film labur zenbait, Zabaltegi sailean ikusitakoak: Aitor Arregiren "Zarautzen erosi zuen", Koldo Almandozen "Hubert Leblonen azken hegaldia" eta Asier Altunaren "Soroa", hirurak ere elkarren artean desberdinak, baina guztiak bikainak.

Ikastolei buruzko saio berezia ETBn larunbatean, "100 urtez ikasgelan euskaraz"

Erabiltzailearen aurpegia ikastola.eus | 2014-09-26 : 08:28 | automatikoa

Miguel Muñoak Donostian Euskal Ikastetxea ireki zuela mendeurrena bete dela hizpide hartuz, ikastolen iragana, oraina eta geroari buruzko erreportajea landu du Orio Produkzioak ekoiztetxeak ETBrentzat. Larunbat honetan, irailaren 27an, 22:00etan, emango dute ETB1en. 100 urte bete dira, 1914ean, Miguel Muñoa euskaltzaleak lehen ikastola martxan jarri zuenetik. Gutxitan izaten ditu euskarak halako ospakizun eztiak gozatzeko aukera. Izan ere, gora-beherez eta oztopoz betetako 100 urte izan dira hauek. Nolakoak izan ziren hastapen haiek? Zein zen ikastolen lehen harria ipini zuten haien asmoa? Nolakoak ziren orduko andereñoak? Zaila da garai hura irudikatzea. Horregatik, urte haien peskizan aritu gara, orduko giroa ezagutzeko asmoz.

Guztia irakurri (ikastola.eus) »»

Aurkitu duena

ETB @euskaltelebista | 2014-09-24 14:51

RT @EHIkastolak: '100 urtez ikasgelan euskaraz' ikastolei buruzko saio berezia larunbatean ETB1en ikastola.eus/berriak/6801

Malkoak eta txaloak

| 2014-09-25 : 15:38

Iritsi da azkenean "Lasa eta Zabala" ikusteko eguna, Zinemaldian askok espero zutena. Eta zorionez esan dezakegu Joanes Urkixo gidoilariaren eta Pablo Malo zuzendariaren lana bikaina izan dela, talde osoarekin batera, film beldurgarri eta hunkigarria gauzatu dutelako, ikusleak istorioan eta historian sartzea lortzen duena; lekukotasun beharrezkoa, oroimenerako tresna ezinbestekoa eta, aldi berean, artelan ederra.

Juan Carlos I.aren bikoitza ematen du Siriako errefuxiatu zauritu honek

Erabiltzailearen aurpegia ep00.epimg.net | 2014-09-25 : 13:22 | automatikoa

Guztia irakurri (ep00.epimg.net) »»

Aurkitu duena

Iñigo Aranbarri @inhigoaranbarri | 2014-09-25 04:25

Kezkatuta nago. Nik bakarrik ikusten dut errege ohi bat errefuxiatuen zelai honetan? Edateari utzi behar diot ep00.epimg.net/internacional/…

Aurrekoak ››