euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bere 70. urteurrenean 2014ko Euskal Astea antolatu duen La Platako Euzko Etxeak jaiaren egitaraua jakinarazi du

2014/09/29

2014ko La Platako Euskal Aste Nazionalaren logoa

Azaroaren 1etik 9ra izango da aurten Argentinako euskal diasporaren festarik handiena, La Plata hirian. Behin-behineko programa, antolatzaileek azken orduetan jakinarazia, oparoa bezain zabala da eta ohiko ekintzak –erromeriak, hitzaldiak, dantza emanaldia eta euskara zabaltzeko aktibitateak– ez ezik, proposamen berriak ere badakartza, tartean Nekazaritza eta Industria Erakusketa. Hona behin-behineko programa.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Amaya Beristain: "Urriaren 19an izango da Las Vegas-eko euskal jaia, hona etortzeko sasoirik onenean”

2014/09/29

Giro ederrean ospatu zuten piknika iaz Lagun Onak-eko kideek (Argazkia: LOBC)

Urriaren 19an, igandean, ospatuko dute Lagun Onak Euskal Etxeko kideek udazkeneko piknika. “Euskal etxe txikia da geurea eta piknika ere umila da, baina itzel pasatzen dugu”, esan dio Beristain-ek, Nevadako klub honetako zuzendariak, Euskalkultura.com-i. Spring Mountain Ranch State Park-en batuko dira kide eta lagunak, hiriko makina txanponjaleen zaratatik apur bat urrundu eta arnas hartzeko paregabeko lekuan.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Hauteskundeak Buenos Airesko Iparraldeko EEan, Ernesto Cornejo lehendakari, Cesar Arrondo lehendakariorde

2014/09/29

Ernesto Cornejo Saravia da Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeko lehendakaria

Urteroko Batzar Nagusia egin du Buenos Airesen, hiriburu argentinarreko 'Iparraldeko Euskal Etxe' edo 'Frantses Euskaldun Etxeak', azken izen hau erakundearen gaztelaniazko eta frantsesezko deitura Txirritaren euskarara itzulita. Bilkuraren ostean, euskal etxea gobernatuko duen Zuzendari Taldeak Ernesto Cornejo Saravia dauka buru, orain arte bezala, berarekin buruzagi direla Cesar Arrondo, lehendakariorde; Norma Rios, idazkari; Juan Carlos Ibarrola, idazkariorde, Carlos Martinez, diruzain; eta Manuel Azpiroz, diruzainorde.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Roberto Guerenabarrena, New Englandeko EEko lehendakari ohia: “Kanpokoei azaldu behar deutsegu euskara”

2014/09/26

Roberto Guerenabarrena (Argazkia: New England Basque Club)

Albiste garrantzitsua zekarren New England-eko (AEB) Euskal Etxeko azken buletinak: Roberto Guerenabarrenaren ordez Sergio Sotelo izango da, hemendik aurrera, lehendakaria. Kluba 2004an sortu zutenetik izan da presidente pilotari erretiratua baina, Euskalkultura.com-i esan dion legez, “bada ordua jende berria lanean hasteko”.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Zuzendaritza berritu du Rio Grande do Sul-eko EE brasildarrak, Uruguaiana-ko I Euskal Topaketa iragarririk

2014/09/26

Rio Grande do Sul Euskal Etxeko zuzendaritza kideak (argazkia RGS EE)

Hiru urte bete ditu Rio Grande do Sul-eko Euskal Etxeak eta tarte labur honetan makina bat ekimen egin ditu jada, Brasil hegoaldean euskal kultura eta ondarea berreskuratu eta sustatze aldera. Orain elkarteak zuzendaritza batzordea berritu egin du, eginahala horretan indar eta gogo berberarekin jarraitzeko asmoz, eta jarduera berria iragarri du datorren urriaren 4rako: Mendebaldeko Mugako Lehendabiziko Euskal Topaketa. Uruguayana hiri eta inguruetako euskaldunei zuzendua da bereziki topaketa, eta bertan, besteak beste, Argentinatik etorritako lagunek ere parte hartuko dute, zehazki, Paraná hiriko Urrundik Euskal Etxeko dantza taldeko kideak.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

Azken komentarioak

PUBLIZITATEA

Euskaletxeak.net

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia