Goienkaria
Goiena papera
Debagoienean banatzen den papereko hedabiderik irakurriena da askogatik GOIENAren papereko edizioa. Hala baieztatzen du CIES erakundeak, Hego Euskal Herrian hedabideen audientzien neurketa egiten duenak. El Diario Vasco, Gara, Noticias de Gipuzkoa edo Berria egunkariek baino askoz ere irakurle gehiago ditu.
Bestalde, paperekoa da GOIENA multimedia egitasmoaren adar oparo eta eraginkorrenetakoa. Oparoa, ekoizpenari eta zabalkundeari dagokienean eta baita publizitate euskarri gisa. GOIENAko papereko arloak 80 orrialde sortzen ditu eta 25.000 ale banatzen ditu astero. Egubakoitzetan 20.000 ale eta astelehenetan 5.000. Egubakoitzetan Debagoieneko ia etxe, denda eta taberna guztietan banatzen da doan. Astelehenekoa urteko harpidetza kuota ordaintzen dutenen artean, etxe, taberna, denda eta abarre