Albisteak

20.800 etxetara iritsiko da Goiena Gida, geroago eta osatuago

2013-10-11  ¦  Ubane Madera

Martxan da 2014ko gida, Goiena Komunikazio Taldeak lantzen duena, eta urte hasieran banatuko dute Goienako bezeroen artean; 20.800 etxetara iritsiko da. Erronka inportanteak ditu, gainera: izan ere, orain artekoari eutsi eta berritasunak eskainiko ditu, merkatuko beharren arabera.

Gehiago irakurri...

Goiena Euskadi Irratiko tertulietan

2013-10-10  ¦  Eneko Azkarate

Tokikom elkarteak eta Euskadi Irratiak sinatu duten hitzarmena dela-eta, Goiena parte hartzen hasi da Euskadi Irratiko Mezularia saioko tertulian, astelehen arratsaldeetan.

Gehiago irakurri...

Goiena "beharrezkoa edo oso beharrezkoa eta plurala" da herritar gehienendako

2012-09-14  ¦  Goiena

Goienako hedabideen audientziek gora egin dute. Gaur egun, 7.000 lagunek ikusten dute egunero Goiena telebista Debagoienean eta 11.000 dira Gipuzkoa osoan. Iazko neurketarekiko, 2.000 ikus-entzule irabazi ditu gure eskualdean eta 1.000 Gipuzkoan. Bestalde, Goiena.net %32 hazi da aurtengo lau hilabeteotan, iazko epe berdinarekiko. Paperekoak, nagusi izaten jarraitzen du askogatik (22.000 irakurle eskualdean eta 31.000 Gipuzkoan). Azkenik, Goiena beharrezkoa edo oso beharrezkoa da debagoiendarren %97rendako. Aztiker enpresak Goienarendako egindako ikerketaren ondorioetako bat da. 800 laguni galdetu die Aztikerrek.

Gehiago irakurri...

Debagoieneko informazio osoa poltsikoan

2012-06-18  ¦  Goiena

Debagoieneko informazioa jaso, urteak betetzen dituen edo ezkondu egingo den norbait zoriondu, gauden herrian egun horretan ze kultura ekintza dagoen jakin… hori guztia, aurrerantzean, poltsikoko telefono inteligentearekin egiteko aukera izango dute debagoiendarrek. Goienaren Interneteko atariak, Goiena.net-ek, ematen du eskaintza hori, eta, aurrerantzean, Goiena.net poltsikoko telefonora egokituta ere badago, ez bakarrik ordenagailura. Goiena Komunikazio Taldeak eta Batura Mobile Solutions-ek egin dute telefono inteligenteendako aplikazioa, eta doan eskuratu daiteke, bai Apple markako telefonoetarako, iOS sistema eragilea dutenendako, bai Google etxearen Android sistema eragilea dutenendako ere.

Gehiago irakurri...

'Goiena Gida 2012' sarean da eta laster paperean etxeetara banatuko da

2012-01-11  ¦  goiena

Debagoieneko komertzio, ostalari, lantegi eta profesionalen telefonoak batzen dituen gida komertzial berri eta eguneratua dagoeneko prest dago. Goiena.net-en bertan daude eskuragai eta kontsultatzeko moduan; papereko hiru edizioak oraingo astean hasiko dira banatzen. Goiena Komunikazio Taldeak argitaratu eta banatzen du, urtero, Goiena Gida.Gehiago irakurri...

Yera Sanchez aretxabaletarrak irabazi du argazkien lehiaketa

2011-10-24  ¦  Goiena

Banatu ditugu udako argazkien VII. Goiena lehiaketako sariak. Yera Sanchez aretxabaletarrak irabazi du lehen saria, Udako arratsalde bero baten argazkiarekin; argazkia Urkuluko urtegian atera zuen. Bigarren saria Maier Errasti aretxabaletarrak eskuratu du, Izan zoriontsu guztiaren gainetik argazkiari esker; Landako urtegian egindako argazkia da. Eta hirugarrena Gaizka Untzueta arrasatearrak, Ahateekin paseatzen argazkiari esker; une eta toki egokian egonda momentu bitxia atera du Vietnamen.

Gehiago irakurri...

Abian da Goienako VII. Udako Argazki Lehiaketa

2011-07-05  ¦  Goiena

Aurtengoa zazpigarren edizioa da eta hiru sari potolo daude. Lehena, argazki kamera bikaina eta argazkilaritza ikastaro baterako %50eko deskontu bonoa; bigarrena, astebukaera pasa bi lagunendako; hirugarrena, berriz, bi lagunendako Gure Ametsa jatetxean bazkari edo afaria. Argazkiak argazkiak@goiena.com edo Goienako egoitzetara eraman daitezke. Informazio eta baldintza guztiak blogean dituzue irakurgai: goiena.net/blogak/argazkiak

Gehiago irakurri...

Goienak jaso du aurtengo Rikardo Arregi Sari Nagusia

2011-07-04  ¦  Goiena Komunikazio Taldea

Ekainaren 2an banatu zituzten Andoainen kazetaritzako XXIII. Rikardo Arregi Sariak. "Kalitatea, berrikuntza eta eredugarritasuna" izan dira Sari Nagusia erabakitzerakoan epaimahaiak hartutako irizpideak. Hamar urteko ibilbidea da Rikardo Arregi Sari Nagusiarekin nabarmendu gura izan dutena baina, bereziki, Goienak iazko urritik aurrera sarea ardatz hartu eta hedabide multimedia integral moduan "hezurmamitu eta Interneteko webgunea berritu eta egokitzeko" ekimena saritu dute.

Gehiago irakurri...

Xarma, Lord Witch eta Desprezio taldeak izango ditugu Danbakako finalean

2010-12-20  ¦  Danbaka

Finalak garbi utziko du Danbakan rockak, metalak eta punkak balio duela. Estiloari fideltasunak eta jarrerak eroan ditu taldeak finalera. Oso talde diferenteak dira hirurak eta berriz ere izango da ezinezkoa konparazioak egitea. Bakoitzak berean, estiloan onenak balira bezala jardun beharko dute.

Gehiago irakurri...

Epaimahaiak aukeratu ditu Danbakako lehen 19 taldeak

2010-10-04  ¦  Goiena

Epaimahaiak dagoeneko aukeratu ditu Danbaka IV. musika lehiaketan parte hartuko duten 20 taldeetatik 19; azkena, 20.a, ikusleek aukeratuko dute, Internet bidez. Azkeneko edizioetan bezala, hainbat musika estilotako taldeak aurkeztu dira lehiaketara. Epaimahaiak lan zaila izan du, baina, haien esanetan, aurkeztu diren 24 taldeetatik zuzenekoak egiteko "txukunenak" aukeratu dituzte.

Gehiago irakurri...

Albiste zaharragoak »