GOIENAn iragartzeko arrazoi nagusiak

GOIENAn iragartzeko arrazoiak

Bezeroen hurbiltasuna eta fideltasuna dira GOIENAren lehentasunak. Euskarri eskaintza zabala dauka eta ingurunean integratua dago gainera.

Hurbiltasuna

Debagoienan iragarkiak kaleratzeko GOIENAko euskarriak erabiltzen dira gehien. Euskarri horien ezaugarriak hurbila, merkea, eta nola ez, masiboa izatea dira. Ezaugarri horiek erakargarri bihurtzen dira bezeroentzat bailarako etxe guztietara iritsi daitekeen eskaintza komertziala baita Goienakoa.

Ingurunean integratua

Komertzial saileko kideak Debagoiena ibarrekoak dira, ezagunak dira eta ingurune horretan oso integratuak aurkitzen dira. Debagoienako bezeroen beharrak, merkatua eta ingurune hurbila gertutik ezagutzen dute.

Fideltasuna

Aurrez esan den bezala, Debagoienako merkatuaren zati handi batek GOIENAko euskarriak erabiltzen ditu eta erabili izan ditu urteetan iragarkiak kaleratzeko. GOIENA erakunde moduan sortu aurretik ere telebista eta aldizkariak erabiltzen zituzten horretarako.

Euskarri eskaintza zabala

Goiena Komunikazio Taldeak telebista, irrati, astekari eta internet bidez helarazten du informazioa. Iragarkiak jartzeko ere euskarri horiek eskaintzen dira eta eskaintza aniztasun hori oso eraginkorra gertatzen da iragarkiak kaleratzeko.