'Goiena Gida 2012' sarean da eta laster paperean etxeetara banatuko da
2012-01-11 ¦ goiena
Debagoieneko komertzio, ostalari, lantegi eta profesionalen telefonoak batzen dituen gida komertzial berri eta eguneratua dagoeneko prest dago. Goiena.net-en bertan daude eskuragai eta kontsultatzeko moduan; papereko hiru edizioak oraingo astean hasiko dira banatzen. Goiena Komunikazio Taldeak argitaratu eta banatzen du, urtero, Goiena Gida.

Goiena Gida 2012-ren papereko hiru edizio kaleratu dira aurten eta doan banatuko dira etxerik etxe Goiena paperekoaren harpidedunen artean. Publizitatea egin duten negozioek ere jasoko dute eurenetan. Urtarrilaren 17an hasiko dira banatzen eta herri guztietan urtarrilaren 30erako banaketa amaitzea da asmoa.
Honako hauek dira hiru edizioak:
- Bata, Arrasaten, Aretxabaletan, Eskoriatzan, Leintz Gatzagna eta Aramaion banatuko dena. 10.500 ale banatuko dira.
- Bestea, Bergaran, Antzuolan eta Elgetan banatzekoa, hau, 6.800 alekoa.
- Eta, hirugarrena, Oñatin banatuko dena; 3.400 ale banatuko dira hemen.
Goiena.net-en, bilatzaile batez, samur bila daiteke informazio guztia.
Paperekoa banatzerakoan, edozein arazo izanez gero banaketarekin, deitu 943 25 05 05 telefonora (Marta Leturia) edo idatzi helbide honetara: harpidetza@goiena.com.