Goiena Euskadi Irratiko tertulietan
2013-10-10 ¦ Eneko Azkarate
Tokikom elkarteak eta Euskadi Irratiak sinatu duten hitzarmena dela-eta, Goiena parte hartzen hasi da Euskadi Irratiko Mezularia saioko tertulian, astelehen arratsaldeetan.
Tokikomeko beste hedabide batzuekin batera parte hartzen du tertulietan. Goienaren kasuan, Sakanako Guaixerekin eta Uribe Kostako UK Berrirekin. 18:30etik 19:00etara izaten da saioa. Gai lokalak jorratzen dira, elkarrizketatu edo protagonisten ahotsekin batera, eta albiste horien gainean solasaldia egiten da.
Joan zen astelehenean hasi zen Goiena eta hilean behin tokatuko zaio parte hartzea, astelehen bakoitzean multzo ezberdinak osatu direlako.