Mintzola Fundazioak, Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean, bertsolaritzari buruzko ikerketa-lanen eta master amaierako lanen proiektuak sustatzeko helburuarekin, 2014an 2.000€ko hiru sari esleituko ditu:
Beterri: Bertsolaritzari buruzko ikerketa-lanen eta master amaierako lanen proiektuak sustatzeko sariak
Baztan - Bidasoa: Barberena anaiek irabazi dute Euskadiko arpana txapelketa Anizen

Gizonezkoen lehen mailako Euskadiko arpana txapelketaren finala jokatu zen urriaren 5ean, igande arratsaldean Anizko besten baitan. Pronostikoak betez, Ultzamako Iraizozko Josetxo eta Iñaki Barberena anaiak nagusitu ziren, Arostegiko Julen Kañamares eta Beuntzako Mikel Eugiren aitzinetik. Igor Esnaola eta Santi Aizpurua gipuzkoarrek osatu zuten podiuma.
Baztan - Bidasoa: Barojatarren sorginetaz solasean aritu dira Koro Irazoki eta Juainas Paul Arzak Beran

Julio Caro Barojaren mendeurrenaren baitan, Beran egiten ari diren hitzaldi zikloko hirugarren solasaldia egin zen urriaren 3an Beralandetan. Koro Irazoki eta Juainas Paul Arzakek “Barojatarren sorginak” izan zituzten hizpide euskarazko solasaldian.
Beterri: Salto eta jauzi, Dantzari txiki egunean
Oinargi dantza taldeak antolatuta, Dantzari txiki eguna izan zen joan zen larunbatean Villabonan. Bertan izan ziren Irura, Anoeta, Albiztur, Leaburu eta Amasa-Villabonako dantzari txikiak. Goizean zehar herrian kalejira egin eta auzoz auzo emanaldiak eskaini ostean, Errebote plazan izan zen emanaldi nagusia. Eguraldi ederra lagun, giro onean igaro zen gaztetxoen festa.
Baztan - Bidasoa: Giro ederrean joan da Bertizko Ate Irekien Eguna

Bertizko Jaurerria Parke Naturalak ate irekiko jardunaldia ospatu zuen igandean. Eguraldi gorabeheratsua izan zen, baina halere jendetza bildu zen ekitaldi ezberdinetan parte hartzeko asmoarekin.
Zumaia: Hasi da polizien deklarazioa 28 gazteen kontrako epaiketan
Durangaldea: Iñaki Peña, medikua: "Dokumentala bizitzari buruzkoa da, dolua bizidunok egiten dugulako"
Baztan - Bidasoa: BRT Menditarrak errugbi taldeak irabaziz eta ELArengatik bustiz hasi du denboraldia
BRT Menditarrak errugbi taldeak denboraldiko lehen partida erraz irabazi zuen larunbatean Lekarozen. Horretaz gain, Amaiurko sokatira taldearen erronkoari eutsiz, ELA eritasuna ezagutarazteko eta ikerketa bultzatzeko busti ziren partidaren ondotik. Orain, eurek ere erronka luzatu diete La Unica rugby taldeko emakumeei, Xixongo errugbi taldeari eta Lekarozko instalazioak zaintzen dituen Patziku Pernaute oronoztarrari. Futbolean, eskualdeko taldeek ez zuten garaipenik lortu. Beti Gaztek eta Baztanek berdindu egin zuten etxetik kanpo, Aurrerak, Doneztebek eta Gure Txokoak galdu.
Lasarte-Oria: "Bere identitateaz herri kontziente bat dago hemen"
Lekuak

- "Gizarte laguntzei buruzko kontsentsua desegiten ari da"
- "Bi urte barru Irlandaren batasunerako galdeketa egin nahi dugu, garrari eusteko"
- "Eman litekeen irudi onena"
- "Primarioak irabazten dituena errepublikako presidente izanen da"
- Gatza zauriari
- Ez sentsaziorik, ez punturik
- Esportazioen kulunka
- Abdikazioaren eguna
- Agurra, lagunduta
- Azken nota, txirulak
Zer da hau?
Tokiko hedabideen jario agregatzailea. Info gehiago »Tokiko informazio gehiago...

Sustatzailea

Laguntzaileak