Guk 10 urte egin behar ditugun moduan egingo ditu 20 Yllana taldeak. Muuu ere esan barik egin dituzte Yllanakoek! bada meritua!

1991an hasi ziren hainbat gazte amets egiten. Muuu izan zen lehenengo-lehenengo espektakulua. Eta orain, Muuuu2 lanarekin etorriko dira Espaloira. Tauromakiaren satira bat da lan hau, matxismoa, balentria, patria, Espainiako jaia… horiek denak landuko dira modu satirikoan.
XX. mendean ere, zirko erromatarrean letxe ikusten dira zezen plazetan gizona (nola ez…) eta animalia elkarri desafioa eginda. 20 urte ondoren gaia berriz ere eszenan dago. Katalunian zezenketan galerazita, politikokeria ere tartean sartuta, Euskal Herrian ere zenbait mugimendu…
Horrekin guztiarekin egingo dute umorea Yllanakoek. Oso ohituak gauzkaten modu horretan. Badakizue ondo Espaloian antzerkia ikustera ohituratuak zaudetenok seguru-segurua dela Yllana ikustera joatea. Ez dute oraingoan ere hutsik egingo. Oleeeeeee!
Yllanakoak badatoz: komediaren kontzientziaz jantzita, erritmoarekin, soinua beste pertsonaia bat bailitzan landuz, estilo zuzenean eta jarrera ganborroarekin. Zer gehiago behar duzu? etorri eta gozatu!
Hau da Espaloiak azken txanpa honetan egiten duen beste keiñuetako bat. Oso harreman sendoa izan dugu Yllana konpainia eta Madrileko Alfil antzokiarekin. Hasierara bueltatzea ziurkulua isteko modu egokia dela iruditu zaigu eta elkarrekin ospatuko ditugu Yllanaren 20 urtean eta Espaloiaren 10ak.