Espaloia Kafe Antzokia zabaldu genuenean egin zen antzezlan hau. Taulagain horren estrenua egin zuten eta orain berriz etorriko dira obra berarekin. Malaje lanean ikusiko ditugu dantza, antzezpena, musika… Oso obra berezia eta polita 10 urteak ospatzen dihardugun honetan.
Zer da malaje?
Zirko kontenporaneoa eta flamenkoa. Biak batera? bai, biak batera. Konpasa izango da biak batzen dituen gakoa. Fusio espektakularra da eta flamenkoa, gitarra eta dantza lotzen dira malabarrekin, akrobaziarekin eta clownarekin. Sei artista eszena gainean eszenografia elegante batekin.
- Non: Elgetako Espaloia Kafe antzokia
- Noiz: apirilaren 11n.
- Ordua: 22:30ak
- Sarrerak: 12 euro bertan. 10 euro aurrez. Bazkideek 8. Sarrerak salgai daude on-line ere.