Zorte handiko gaude mago entzutetsu eta on hau berriz datorrelako Espaloira. Hauxe izango da Espaloian egingo dugun azkenengo magia ikuskizuna. Eta magoen maisu handia ekartzea lortu dugu. Ez dago azalpenik eman beharrik zein den erakusteko. Ume zein nagusi denok dakigu eta bere espektakulu berrienarekin etorriko da Elgetara edozein edadeko aho zabalik uzteko. Magia eta umorea uztartuko ditu eta ia momentu goxoa bizitzeko aukera izango da ekainaren 6 eta 7an, bi funtzio egingo baititu. Gura duguna da inor kalean ez uztea eta horregatik bi egun ezberdinetan izango da Espaloiko taula gainean.
Noiz: ekainak 6 eta 7. Ordua: 22:30ean
Zer: Juan Tamarizen magia ikuskizuna.
Sarrerak: 22 euro. Aurrez 20. On line ere badira (loturak barrenean)
Sarrerak salgai daude aretoan bertan eta baita on-line ere: