Punta-puntako bertso saioa izango dugu hurrengo ekitaldia Espaloia kafe antzokian. Elgetan eta inguruetan bertsozaletasun handia dago eta denak asetzeko moduko laukoteak jardungo du bertsotan. Eta laukote horri gaiak jartzen? ba debagoiendar bat, horrela deitu bageniezaioke Aramaioko Manex Agirreri. Bertsolari moduan da ezaguna, baina Elgetara gaiak jartzera etorriko da. Sarrerak erosteok aukera on line.
Kantagai izango dira notizia diran gaiak, Debagoienekoak, herrikoren bat ere bai… eta umorean, serio, jolasean, jokoan… denetik piska bat.
Ez galtzeko moduko saioa prestatu dugu maiatza amaitzeko. Zapatuz izango da eta saio honetan ilusio handia dugu jarrita Espaloiko lantaldean. Espaloiaren 10. urtea ospatzeko modu polita iruditu zaigu bertsolari lagunak ekartzea eta horixe da ikus-entzuleoi eskaini gura dizueguna.
- Noiz: maiatzak 24, zapatua. 22:30ean.
- Zer: bertso saioa Espaloian
- Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Sebastian Lizaso, Igor Elortza, eta Unai Iturriaga.
- Gai jartzailea: Manex Agirre.
- Sarrerak salgai aretoan bertan eta on-line: aurrez 8 euro, bertan 10 euro. (bazkideek 6)